Udan ere: hamaika erasori, hamabi erantzun
klitto! 2016-09-07

Ezin esan genezake, uda amaitzear den honetan, aurtengo hego Euskal Herriko jai nagusiei begirada eman eta ezer askorik aldatu denik. Iazko garai berean egin genuen balantzearen antzera, balorazio positiboz amaitu dute emakumeontzako arriskutsu izaten jarraitzen duten ekitaldiek. Baina erasoez haratago, aurten ikusi ditugun erantzun eta ekintza feministak goraipatu nahi genituzke.

Ozen ekin zion oihu feministak Iruñean, estreinakoz bandera beltz handia hedatu IMG-20160706-WA0020zutenean txupinaren unean, udaletxe plazan, autodefentsa feminista aldarrikatzeko. Eta lehia gogoz edo, segituan bota zuten erronka mutiko talde batek. Aurten 15 sexu eraso egin dituzte Sanferminetan: eta bai, gainontzeko lekuetan bezala, ez dira gertatu, ez dira jazo, ez dira egon. Egin egin dituzte. Pertsona batzuk beste batzuen aurka. Gizonek emakumeei. 15 sexu eraso egin dituzte Iruñean aurtengo Sanferminetan, eta epikoa izan da herriak eman dien erantzuna. Izan erasoaren nolakotasunagatik, hedabideek sortutako morbo eta hedapenagatik, izan erantzun feminista eta instituzional bateratuagatik, bete zuten atzera ere udaletxe plaza iruindarrek, txupinaren ordez, erasoen gaitzespen mezua botatzeko.

Oso bestelakoa izan zen, erantzunari dagokionez, Gasteizek utzitako irudia. Tamalgarria, erridikuloa, auzo lotsa sortzeko modukoa. Hamar eraso egin zituzten Andramari Zuriaren jaietan baina, gezurti presutzioari jarraiki edo, bakarra hartu zuen kontuan udalak.vitoria-concentracion_foto300x168 Egunero egin zuten elkarretaratzea feministek deituta, Andramari Zuriaren plazan aurreikusi moduan, eta baita txozna gunea gelditu ere. Irudi tamalgarria, diogu, Udalak, egoskor, ez baitzuen bat egin sexu erasoak gaitzesteko elkarretaratzeekin. Erasoen kategorizazio kuriosoa dela eta, soilik egun bakarrean deitu zuten elkarretaratzea. Deitu, bai, egun honetan ere ez baitzuten feministekin bat egin nahi izan. Eta utzitako irudia, egoskortasun ulergaitzaren tamainakoa: ordu eta leku berean, bi elkarretaratze; ustezko mezu beraren atzean. Udalak eta blusa eta nesken konpartsak deitua bata, feministek bestea. Udalak ez du adierazpenik egin berta agertu eta beste 9 erasotuei zergatik ez dien babesik adierazi nahi izan azaltzeko.

Bada bestelakoa Donostiako Aste Nagusiak utzitako balantzea. Ez dute sexu erasorik salatu (bi egun lehenago egin zuten bat). Beste behin ere, beldurra aldez aldatu zuten Donostiarrek jaien hasierako manifestazioan, eta berrikuntza moduan, hau ere feministen ekimenez, pixaren iraultza. Flamenka gunea hartu eta genero sistemak eraikitako traben aurka egin zuten.

Uste dugu, orokorrean, duen garrantzia eta suposatzen duen aldaketa estrategikoa kontutan hartuta, ez dugula nahikoa goraipatu.1470042009_107820_1470042098_noticia_normal Bilbon, aurten, Aste Nagusiko kartel eta irudi ofizialera eraman dute eraso sexisten aurkako borroka. Irribarrea kendu diote Marijaiari, eskuak altxatu ditu EZ beti dela EZ ohiukatzeko. Ez zaie  bereziki argi geratu askori: bost sexu eraso egin dituzte aurtengo Aste Nagusian, eta beste hainbestetan gelditu dute konpartsen gunea; ikusi ditugu elkarretaratzean kolektibo feministak, konpartsak eta udala.

Eta komunikatiboki jaso dugunagatik bada ere, dei egin nahi dugu hemendik, elkartasun horren garrantzia azpimarratzeko: ahobete hortz utzi gaitu Iruñea eta Bilboko erantzunak; azal eta goiburuak bete ditu, guztion ahotan izan da eta, ziur gaude, poliki bada ere, kontzientzia kolektiboan eragingo du. Erakundeen hegemoniak feministen mezuekin bat egiten duenean, emakumeon indarkeriaren kontrako ahalegina hitzez haratago ikusten dugu. Egoskorkeriak alde batera utzi eta mugimendu feministari entzuten diogunean, emakumeontzako eremu eta testuinguru seguruagoak sortzen ditugu.

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *