1.Basamortu bihurtu
arren mila aro
salbuespen, oasi
martxo nahiz azaro…
Nola ez naiz sentituko,
lotuta, arraro;
bapatean Aneren
agenda badago,
Egañaren agenda
baino estuago?

2.Agendak tetrisaren
itxura hartu du
lau saio direlako
asteko kopuru,
ekitaldien parte
nahiz manifen buru,
hitzaldi formal bat ta
hiru mahai-inguru…
ehun lekutan batera
egon behar dugu.

3.Saio bat osatuz lau
neska zoragarrik
bapatean saiotan
ez da behar arrik…
Benetan ez al dugu
beraien beharrik?
Bi astez iraultzeak
ez al du deus txarrik?
Urte osoan dena
“neska bat bakarrik”.

4.Pentsarazteko bide
baino ez dut eman nahi
gure sorkuntzak izan
ez ditzan bi garai
ez egon martxo edo
azaroaren zai,
gogotsu gaudelako,
bagarelako gai,
irailak 8rako
ere deitu lasai.

Ane Labaka
Ane Labaka

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *