Kolaborazioak

Atzeguardiatikpremium
Konfinamenduko hamabostaldia igarota, tripetatik letretara salto egiteko beharra dabilkit gaur. Izango da letrek tripak ordenatzen laguntzen didatelako, edo, tripetakoa izendatzeko daukadan arma bakarra direlako. Bigarren hau ziurrago. Maitasunaren absinentziara kondenatu gaitu pandemia honek. Horrekin nahikoa ez, eta hiztegi belikoa inposatuz, geure gorputzekin gerran gaudela sinesteraino heldu gara. Kapitalaren soldadu eta barruko poliziaren esklabu. Eta tripetan […]
premium
Udane Barinagarrementeria Laka
Martxoak 8premium
Eraikitzeko zimendua beharrezkoa bada ekar dezagun argitara hamarkadaz hamarkada ezkutuan eusten digutenen taupada   Beldurraren kontrako brigada pozez irrifarra ilusioz begirada mundu berri bat egindako lanaren islada   Nahiz egoera izan larria arma gisara irria gara haize berria ohiukatzeko eguna martxoaren 8a   Ezpainak gorriak morea bihotza isildu nahi diguten ahotsa bihurtuko dugu zenbaiten amets […]
premium
Avatar
Makil kolpeak tradizioaripremium
Bertso sorta hau Klitto!k Irutxuloko hitzan hilero egiten duen kolaborazioan argitaratua izan da. Itxaso Piquer Doinua: Zorion etxe hontako denoi Neurria: 8ko Handia Zorion etxe hontako denoi Koplak aldatzera nator San Sebastianak, kaldereroak, Santa Ageda badator Tradizioak traizioa Lortu dezakeenez bizkor Bide zidorrak badatoz eta Ura dakarte emankor. Donostiako danborradakin Zenbat euforia herriak Gastadoreak zein […]
premium
Avatar
Udan ze plan?premium
Amaia Zufia, Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea Uztaila da eta gogotsu nago hain beharrezko ditudan oporrak heltzeko. Abiadura handiko tren hau geldiarazi nahi dut, ikasturteko estresak utzitako ebakiak osatu, eta distantzia hartu nahi dut lanean zein etxebizitzarekin izan ditudan aldaketak eragindako ziurgabetasunetik. Eta hasi da zalaparta: udarako ze plan? Oporrak norekin egingo dituzu? Nora zoaz […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
Etxeko eta zainketetako emakume langileen bizitzak ere, erdigunera!premium
Aurten Euskal Herrian antolatutako greba feministaren lelo eta eskari nagusia “bizitza erdigunean” jartzea izan zen. Ehunka milaka emakume* atera ziren kaleetara heteropatriarkatu kapitalistari planto egiteko. Noren bizitzaz ari gara hizketan, ordea? Aurrerapausoak eman ditugula badirudi ere, ez dugu urrutira joan beharrik ikusteko euskal gizartean ere alfonbra azpian ezkutatzen dugula ‘zikinkeria’. Maiatzaren 18an, etxeko eta zainketetako […]
premium
Avatar
Ez dira gure heroiakpremium
Oihartzun gutxi izan duen arren, apirilean New Yorketik heldu zaigun albiste bat ekarri nahi nizueke gaurkoan. ginekologoaren estatua bat kendu dute Central Park-etik, aktibisten aldarrikapenari kasu eginez. Sims ginekologia modernoaren sortzaile eta aita gisa ezagutzen da, besteak beste, 1855ean emakumeentzako lehenengo ospitalea sortu zuelako New Yorken, eta egun ginekologoek erabiltzen dituzten hainbat tresna eta metodoren […]
premium
Udane Barinagarrementeria Laka
Trapua, buru gainean jarri eta erratza hanka arterapremium
Aroz aro zartagin eta lapiko aurrean. Aroz aro trapua eta erratza eskuetan. Aroz aro umearen sehaskaren ondoan. Aroz aro erlojuari begira. Noiz arte horrela? Pasatu da martxoak 8 eta gogoratzearekin bat hotzikara eragin dizu gorputzean, benetan hunkigarria izan zelako. Beste emakumeekin saretu zinen, konplizitatea bilatzen zenuen bitartean. Gelditu zinen zu,  gelditu zenuen mundua. Printzesa printze […]
premium
Nahia Ibarzabal
Gora señorak!premium
Atsegin ditugu señorak. Dantzatzen dutenak, kantatzen dutenak, marrazten dutenak, hertzean daudenak. Atsegin ditugu señorak.  Amesten dutenak, amesten ez dutenak. Atsegin ditugu señorak.  Txoriburuak, “normalak” ez direnak, aho bizia dutenak, isilik daudenak.  Atsegin ditugu señorak. Asteroko txikiteoari hutsik egiten ez diotenak, etxetik irteten ez direnak.  Atsegin ditugu señorak.  Bidea urratu zutenak, bidea urratzen dutenak.  Atsegin ditugu […]
premium
Avatar
Erauziz estalipremium
Umeek, zerbaitek beldurtzen dituenean, begiak eskuez estaltzeko joera dute askotan; horrela, beldurtzen dituen hori ez ikustearekin batera, desagertuko balitz lez. Guk umeei barre egiten diegu. Absurdua iruditzen zaigu. Gorputzen gehiengoak, berez, ileak dituzte; emakume, gizon, zein beste edozein genero izanda ere, gorputzen hankak, besoak, besapeak, ipurdiak, genitalak… biloz betetzen dira nerabezarora heltzearekin batera. Baina hau […]
premium
Jone Arruabarrena
Biluzteazpremium
etorri eta kenduizkidazu arropak, kenduizkidazu dudak biluztu nazazu… Pentsa liteke arropak kentzea, gure maskarak kentzea dela; jendaurrean eta ispiluaren aurrean eraikitzen dugun horri azala kentzea. Eta pentsa liteke arropak jaztea, zauriak estaltzeko autodefentsa mekanismoa dela. Agian horregatik egiten zaigu h-a-i-n zaila ispilu aurrean biluztea. Are zailago ispilua beste norbait denean, eta zer esanik ez beste […]
premium
Udane Barinagarrementeria Laka