Otsailaren 9an, Globomedia produktorako Tonucha Vidal casting zuzendariak honako iragarki hau bidali zuen:

“Busco una actriz adolescente de 12-16 años que sea gordita o tenga alguna característica especial, algún frikismo por que le puedan hacer bulling. También busco otra actriz adolescente 12-16 años que sea guapa. Por favor, interesados enviad foto, cv y videobook a tvidal@globomedia.es . Es para un proyecto televisivo que empieza en mayo. Muchas gracias”

Beste askoren artean hurrengo perla berridatzi eta azpimarratu nahi dugu: “busco actriz adolescente de 12-16 años que sea gordita o tenga alguna característica especial, algún  frikismo por el que le puedan hacer bullying”. Globomediaren puxikak leher egin du, argi eta garbi adierazi baitu jende bila dabilela “para un proyecto televisivo que empieza en mayo”. Casting departamentuko arduradunak ez du bere lodifobia ezkutatzen, nahiz eta adingabeei buruz ari den.

Hona hemen, produktorari iragarki horren erabateko moldaketa eta barkamen eskaera exijitzeko zergatiak:

Loditasuna frikismoarekin erlazionatzen du. Pertsona lodiak bitxiak izango bagina bezala eta lodiak izan “arren”, gure kiloekin munduan zehar arrastaka joango bagina bezala aurkezten gaituzte. Honen esanahia bakarra da: kiloak soberan omen dauzkagu eta gure gorputzetan zerbait oker omen dago, arraroak omen gara eta hori da iragarki honetan (eta agian orokorrean, nork daki), gu kontuan hartzeko arrazoi bakar-bakarra.

Badirudi produktorak gure bitxikeria horregatik, hain zuzen ere, gurekiko tratu txarrak zilegi izango balira bezala aurkezten dituela, guri iseka edo bullyinga egitea arrunta izango balitz bezala erakutsiz.

Era berean, iragarkiak dioenagatik uler liteke lodia izanda ezin garela inolaz ere guapa izan. Hau dela eta, mesedez eta faborez eskatzen dugu, produktora honek “guapak, politak, ederrak” izatea zer demontre ote den era erraz batean azal diezagula, behingoz entera gaitezen. Eta noski, pozarren egongo ginateke jakin ahalko bagenu zergatik pertsona lodiak ez garen “guapa” kategoria murriztu horren barnean sartzen.

Gauzak honela, zera argitu nahiko genuke:

-Loditasunak ez dauka ezer txarrik. Gure kiloak gure gorputzaren parte dira eta ez dute guri buruz ezer berezirik edo azpimarragarririk esaten.

-Pertsona baten itxura fisikoa ez da tratu txarrak emateko edo jasotzeko arrazoia. Pertsona lodiak oso ederrak edo oso itsusiak izan gaitezke. Edertasuna ez datza bakarrik itxura fisikoan. Edertasun hegemonikoaren modeloaren goitik beherako kuestionamendua egitea beharrezkoa da, hau heteropatriarkatuaren arauekin bat datorrelako. Begirada lodifoboarekin behingoz bukatu behar dugu, loditasuna eta zatarkeria parekatzen dituelako.

-Edertasuna ez da arau bat. Edertasuna ez da jendartearen errespetua jasotzeko balditza.

-Ezezaguna zaigu produktora honen proiektua zein den. Agian, ironikoki, antibullying kanpaina baterako izan liteke, lodiokiko diskriminazioa nabarmentzea helburutzat duena. Dena den, helburua dena-delakoa izanda ere, ezin dugu hemen erabiltzen den diskurtso peioratiboa onartu. Honek “ekintza handi publikoek” ezertarako balio ez dutela erakusten du, gure eguneroko bizitzan zenbait puntu integratzen ez ditugun bitartean. Gure ekintza txikiek beste pertsonen bizitzetan influentzia dutela onartzen ez dugun bitartean, eta ardura hartzen ez dugun artean, aipaturiko ekintza publiko handiek ez dute erabilgarritasunik.

Lerro hauetan, errespetuzko proposamena egiten dugu. Produktorak, iragarkia berridatzi nahiko balu, galdetu ahalko luke: “Ezagutzen duzu, bere itxura dela eta injustuki tratatu duten norbait?”, edo agian, “bere pisuagatik diskriminatu duten antzezle baten bila gabiltza”. Hizkuntzak errealitatea moldatu eta definitzen du. Frikezak dituen pertsona lodi bati buruz ari garenean, horren inplikazioak arriskutsuak iruditzen zaizkigu, agerian uzten delako gure gizarteak loditasuna nola ikusten duen.

Azkenik, lodifobia borrokatzeko interesa duzuen guzti horiei zuzentzen gatzaizkizue: tvidal@globomedia.es bidez produktorarekin kontaktuan jartzera animatzen zaituztegu, badirudielako gaur ikaragarrizko zortea duzula eta zure moduko ezaugarri berezidun frikiekin harremantzeko gogotsu daudela! Zeren zain zaude?! Jakinaraz iezaiezu zenbat gustatzen zaizun beren arautik kanpo dagoenaren kontrako diskurtso peioratibo hori!

ORAINTXE BERTAN gauzatzen ari den gorputz iraultza batean parte hartzeko da!

Cuerpos Empoderados.
Corporalidades subversivas.
STOP Gordofobia.
Ramonak.
Lodifobiarik ez.

Itsaso B
Itsaso B

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *