Berriak

Kontentagaitz, mizkin, konplikatu premium
Etb1-eko Gaur egun bukatutakoan iragarkien txanda iritxi zen. Ez nuen jarraian zetorren saioa ikusteko bat ere asmorik, baina katez aldatu gabe gelditu zen telebista eta iragarki batek atentzioa eman zidan: martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna gerturatzen ari dela eta Emakundek abiatutako kanpainak zera dio “Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu”. Bertan, gizarteko […]
premium
Lide Jimenez
Ez zen Carolengatik premium
Nolako gogaikarria behar du izan pelikula bateko eszena batek, eserlekutik altxa eta zinema aretotik ateratzeko? Bada, zenbait pertsona hainbesterako gogaitu dituen eszena, ni berotzen hasteko balio duen hori bera dela konprobatu nuen lehengoan. Aspaldian feminismoari lotutako filmak baino ikusteko paradarik ez dut izan zineman. Ez gai horrekin tematu naizelako eta gainontzekoekin intransigentea naizelako, ezpada azken […]
premium
Ana Iruretagoyena
Martxoko tetrisari premium
1.Basamortu bihurtu arren mila aro salbuespen, oasi martxo nahiz azaro… Nola ez naiz sentituko, lotuta, arraro; bapatean Aneren agenda badago, Egañaren agenda baino estuago? 2.Agendak tetrisaren itxura hartu du lau saio direlako asteko kopuru, ekitaldien parte nahiz manifen buru, hitzaldi formal bat ta hiru mahai-inguru… ehun lekutan batera egon behar dugu. 3.Saio bat osatuz lau […]
premium
Ane Labaka
Borroka feminista klase-borroka da premium
Urtero bezala, iritsi da martxoaren 8a, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, II. Internazionalak 1910ean Copenhaguen-en finkatutako borroka-eguna. Eta Nazio Batuek 1975ean egun hau Emakumearen Nazioarteko Egun izendatu bazuten ere, garrantzitsua da langile erreferentzia gehitzea, emakume gehienok ez baitakagu gure lanaren fruitua beste baliabiderik, eta «gure eskuak gure kapitala» aldarrikapenak emakumeon artean du zentzurik handiena, Munduko Bankuaren […]
premium
Maria Colera
Lodifobia premium
Topatuko kideekin batera azken hilabeteetan lantzen ibili garen gaia da lodifobia. Zapalkuntza mahaigaineratzeko helburuarekin, elkarlanean, honen inguruko ikus-entzunezko eta idatzizko erreportaje sorta ekoitzi ditugu. Hemen egindako lanaren emaitza, gozatu!
premium
Kitto eta Topatu
“Ez zaitezte haurdun geratu” premium
Orain dela hilabete bat Munduko Osasun Erakundeak zika birusa mundu mailako larrialditzat hartu zuen. Latinoamerikan, kezkagarriak dira zika birusaren eta mikrozefaliarekin jaiotzen diren umeen arteko erlazioa eta honen hedapena. El Salvadorren, orain bizi naizen herrialdean, osasun sistemak jada 4000 kasu baino gehiago jaso ditu. Egoera larri honen aurrean, El Salvadorreko gobernuak zenbait neurri hartu ditu […]
premium
Susana Perez de San Roman Landa
Hau ez da gure bakea! FEMINISMOAK EGINGO GAITU HERRI! premium
Bake hitza izan dugu hizpide azken urte hauetan Euskal Herrian. Nahiz eta jada diskurtso politiko hegemonikoetan, bakea, segurtasunagatik ordezkatu duten agintari politikoek. Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok, bakea: giza eskubideekin, garapen sozialarekin eta naturarekiko errespetuarekin lotutako epe ertain eta luzeko prozesu konplexu gisa ulertzen dugu. Gureak bailiran hartu ditugu […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
Zakila duten neskak, bulba duten mutilak eta belarritakoak dituzten jaio berriak premium
Iazko abenduaren 12an, Zarautzen Haurraldek antolatutako topaketetan aukera paregabea izan genuen transfeminismoaren inguruan hausnartu eta ikasteko. Arratsaldeko mahai inguruan sexu-genero sistemaren oinarri den “emakume/eme vs gizon/ar” dikotomiari aurre egin dioten esperientzia pertsonal anitzak entzun ahal izan genituen. Oso interesgarriak eta hunkigarriak guztiak. Hamaika hausnarketa eragin zizkiguten eta bereziki ederra iruditu zitzaidan mahai inguruaren bukaeran bakoitzak […]
premium
Leire Ibargu
Karnabaletako zozketa saria premium
Ikasle eta gazte baina gurasoez apur bat burujabeago izan nahi dugunon artean, askok asteburuetan taberna zuloko lan prekarioa onartu dugulakoan nago. Gutako asko emakumeak izango gara, eta ugari Herriko Tabernetako langileak. Lan baldintza duinen aldeko manifestazioetan ibili arren, autogestioaren inguruko hausnarketak egin arren eta bestelako bizi eredu bat sutsuki aldarrikatu dugun arren, gauetako kamarera lanak […]
premium
Maider Galardi