Berriak

Naturaltasuna, aldarrikapen subertsibo premium
Sexu askapena dugu ahotan, hirurogeigarren hamarkadan hippiek aldarrikatu zuten bera. Transfeminismoak egindako ekarpenen bat edo besterekin, baina funtsean, duela sei hamarkadatik aldarrikapen berarekin gabiltza alor honetan: -gurean,- katolizismoak inposatutako kate zurrunak apurtzea, gure gorputza gurea dela aldarrikatu eta gure sexu praktikak guk nahi ditugun moduan eta nahi dugun horiekin bizitzeko. Heteropatriarkatuaren kateak apurtzen gabiltzala esaten […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Gonak buruan jarriko ditugu, inork altxatu gabe premium
Noiz erasotu zintuzten lehenengoz? Eta noiz sentitu zinen erasotua aurreneko aldiz? Norbaitek pentsa dezake bataren eta bestearen erantzunek berdina behar luketela izan. Hau da, erasoa ez dela eraso hala dela sentitzen duzun arte. Orain gutxi, Twitterren emakume batek bere ilobaren kasua kontatu zuen: sei urtetxo zituen neskatoak eta badirudi jolas orduetan ezin jolastuta geratzen zela […]
premium
Malen Aldalur
Tripletea zapalkuntzan, enegarrenez premium
Kazetaririk ez prentsaurrekoan, gabarrarik ez, eta futbolean ohikoa den tabarrarik, ere ez. Tripletea zapalkuntzan, enegarrenez. Ez gara futbolean jaioak, ez gara jarraitzaile, eta ez dugu futbola zaletasun. Albistea, baina, ez da futbola bera; jarrera da, harrera, eta beste behin ere, txarrera.  Hori bera salatu, eta merezitako aipamena egiteko asmoz, Klitto!-tarren zorionik beroenak Atlheticeko neskei. Hasteko, […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Pisako dorrearena premium
Inork gutxik ezagutuko luke Pisako dorrea, okertuta ez balego. Dorrea aipatuta, sar gintezke Italiako herrixkan, itxuraz, optikarekin jolastea agintzen duten idatzi gabeko legeekin. Edo sar gintezke gizakion kontraesanekin ere: beti perfekzioaren bila, azkenean, inperfekzioez maitemintzeko. Mendeek zapaldutako Lisboako kale batean, akordeoi are zaharragoa jotzen duen musikaria entzutea izan liteke inperfekzio perfektu bat. Edo, zer ederragorik, […]
premium
Itzea Urkizu
Ez Donibanen, ez inun! Feministok prest premium
Idoia Arraiza, Maitane Balda eta Udane Arangurenen iritzia. Bi asteburu jarraian Donibanen bi eraso sexista izan ditugu. Lehenengo eta behin, indarrez eta elkartasunez betetako besarkada handia bidali nahi diegu gure auzoan erasoak jasan dituzten bi neskei. Zuekin gaude! Gure plazetan intentsitate altuko bi kasu gertatzeak bereziki nahastu eta aktibatu gaitu. Donibane, zahartua dagoen eta aldi […]
premium
Avatar
Ama izateaz damutuak premium
Itzulpen honen jatorrizko artikulua: http://www.lamarea.com/2016/03/07/arrepentidas-de-ser-madres/ Orna Donath soziologo israeldarrak egindako ‘Regretting motherhood: sociopolitical analysis’ ikerketak munduan tabua den amatasunaren alderdi bat aztertu du. “Bizitzan egin dudan akats handienetako bat da”, ondorioztatu dute elkarrizketatutako emakumee. Ikerketa hau La Marea 36-n aurki daiteke. Bai. Badago gure gizartean ama izan nahi ez izatea baino gauza okerragorik; ama izatea […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Pasa ezazu kaputxa, kamarada premium
Pasa ezazu kaputxa, kamarada! Amorrua zabaldu, bat egin marea beltz honekin, eta jar ditzagun kolokan heteropatriarkatuaren zimenduak. Hainbat kolektibo feministek segitutako bideari jarraituz, berriak ez diren borroka moldeak praktikan jarriz eta biolentzia matxistari erantzun irmoa emateko asmoz, FARRUKAS kolektiboa jaio zen 2014an. Zeintzuk ote garen baino, garrantzitsuena eta gure apustua da kide eta kolektibo feministen […]
premium
Farrukas Iruñea