Berriak

Olatz Salvador: Betileekin premium
Azaroaren 25aren atarian ezin dugu ahaztu indarkeria matxistaren oinarrian botere harremanak daudela, eta zer hobe hortaz hausnartzeko abesti bat baino? Ez galdu Olatz Salvadorrek Ane Labakak egindako letrarekin bidali digun abestia!!    
premium
Olatz Salvador
#Metoo gure R-eboluzioa premium
40tik gora emakumeri eraso egiteagatik kanporatu zuten uztailean Donostiako ezker abertzaleko militante bat, eta horren harira sorturiko txutxu-mutxuei aurre egiteko erasoak islatu dituzte erasotuek. jarrian oharra eta kartela:
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
#Biofem: Maryam Mirzakhani premium
Maryam Mirzakhani irandarra zen, matematikaria, Nobel sariaren parekoa (Fields saria) irabazten lehen emakumea –eta bakarra gaurdaino-. Herrialde islamiarrekoa izanik, estereotipoak hausteko eredu da, eta zientziaren esparruan, emakumezko erreferentea. Bularreko minbiziaz hil da aurten, eta haren heriotzak iraultzatxoa eragin du Iranen: egunkari gehienek zapirik gabe erakutsi dute Mirzakhaniren argazkia, lege islamiarraren tabuak hautsiz.   Entzun biografia hemen: http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/blai/osoa/5075817/maryam-myrzakhani-matematikari-irandarra-estereotipoak-hausten-eredu/
premium
Ana Iruretagoyena
Osatze feminista: elkar sendatzeko tresna premium
Miren Aranguren, Bilgune Feminista Gutxi batzuek jakingo dute zer esan nahi duen osatze feministak; izan ere, azken bi urteotan Euskal Herriko Bilgune Feministak (EHBF) plazaratu dugun behar berria da: zapalkuntza sistemek sortzen dituzten minetan arreta jartzeko ariketa. Gorputza dugu lehenengo lurraldea baina ez da territorio librea. Bertan jaio eta hiltzen gara eta gure bizipenak, sentsazioak […]
premium
Miren Aranguren
#Biofem: Ernestina de Champourcín premium
Ernestina de Champourcin gasteiztarra, 27ko belaunaldiko poesia idazlea. 27ko belaunaldian gizonezkoak bakarrik ezagutzen baditugu ere (Lorca, Alberti, Salinas…) emakumeak ere izan ziren tartean: lagunak ziren, elkarrekin hausnartzen zuten…  “Las sinsombrero” bezala ezagutzen dira egun, eta horietako bat da Champourcin. Testu liburuetatik erabat ezabatuta daude emakumeok, 1927an aitortza handiagoa izan bazuten ere.   Entzun biografia hemen: […]
premium
Ana Iruretagoyena
Feministok burujabetzaren dantzarako prest! premium
Ez gara atzo jaioak, eta hala ere, Herrialde katalanetan egun hauetan egon den oldarraldi errepresiboaren aurrean asaldura sentitu dugu. Erreferendumerako eta trantsiziorako legeak onartuta, estatuaren erasoaldia areagotu egin da hautetsiak atxilotuz, inprentak miatuz, hautestontziak konfiskatuz, komunikabideen adierazpen askatasuna mugatuz eta herri oso baten borondatea kriminalizatuz. Doakiela gure elkartasunaren xamurtasun guztia hemendik! Espainiak, azken urteetan sortu […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
“Lasai soilik emakumeak dira” premium
“Lasai soilik emakumeak dira; ez digute arazorik sortuko”, hala esan omen zuten bi poliziak Bizkaiko zahar etxeetako langileen mobilizazio baten hasieran. Urte eta erdi pasa da protestak hasi zituztela; “beharginak gizonezkoak balira, lan gatazka berehala konponduko litzateke”. Gertutik begiratzeko eta jarraitzeko modukoa da Bizkaiko zahar etxeetako langileen borroka. Lan baldintzen prekarizazioan arreta jartzen asmatu dute; […]
premium
Malen Aldalur
Bakoitzari bere izenez premium
Arazoaz jabetuta nengoen lehendik ere, urtero-urtero errepikatzen den istorio tamalgarria delako, baina gaur arte, inoiz izan gabea nintzen Hondarribiako egun handian. “Ikaragarria” izango zela espero nuen, beste urte batzuetan beste kazetari batzuei hala irakurri diedalako, eta oraindik harridura gainetik kendu ezinda nabil. Arrotza. Hala sentitu naiz Hondarribiara heldu eta nire burua “betiko” alardeko –alarde matxistako, […]
premium
Ana Iruretagoyena
Juana Rivas, Sara Majarenas eta XXI. mendeko miserikordia etxeez premium
Michel Foucault eta enparauak irakurriz beti pentsatu izan dut Frantziar Iraultzaren ostean kontrola gorputzaren barneraino sartzeko mekanismo gisa antolatu zutela kartzela egitura osoa. Aurretik, zigor publikoa jasotzen zuten araua betetzen ez zuten horiek: urkamendia, eskua moztu lapurrei, borreroak plaza erdian… herritar guztiek zuten aukera espektakulua ikusteko, eta bide batez, agintariek ohartarazi egiten zieten herritar matxinatuei […]
premium
Maider Galardi
Aitak egindako sexu-abusuari izena jartzea kosta premium
*Testua idatzi duen pertsonak nahiago izan du idatzia bere izenean ez argitaratu. 53 urterekin ikusarazi didate psikoterapian aitak sexu-jazarpena egiten zidala. Aurrena, psikologoak aitak egiten zidana sexu-abusua zela esan zidanean, nik segituan ukatu nuen, baina pixkanaka konturatu naiz hala zela. Oraindik harrituta nago nolatan ez naizen jabetu, nola izan dudan barrenean ezkutatuta. 12 urte inguru […]
premium
Avatar