Tipulak eta fobiak premium
Haurrak sardea eskuan hartu eta susmo txarrenarekin begiratu dio mahaian jarritako platerari. Gurasoek “jan ezazu, ez dauka tipularik” enegarrenez errepikatu diote. Baina haurrak badaki baduela, eta segituan ikusi du lehenengo zatia, bere mizkinkeriari esker trebatu duen teknika baliatuz. Plateraren ertza aukeratu du tipula zatitxoa uzteko, baina iluntzera arte egon liteke mahaian, zati guztiak izkinan biltzekotan. […]
premium
Itzea Urkizu