Women In Black ekintza egingo dute 13 hiritan, aldi berean
klitto! 2015-08-31
Women In Black performancea Bilbon. (Argazkia: Angie Found)
Women In Black performancea Bilbon. (Argazkia: Angie Found)

34 emakume erail dituzte udaran Espainiako Estatuan. Women In Black ekintzaren bultzatzaileek adierazi dutenez, udarak iraun duen bi hilabete eta erdian 34 emakume hil dira gizonek akabatuta (horietatik lau, umeak). Bost gizonezko ere erailak izan dira genero indarkeriaren testuinguruan (horietatik bi, umeak).

2013. urtean abiarazi zuten Women In Black ekimena Bilbon, Maria Secok eta May Serranok. Geroztik, hazten doa pixkanaka Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan: Besteak beste, Bilbon, Madrilen, Bartzelonan, Peligrosen, Iruñean, Gasteizen eta Donibane Lohizunen egin dute performancea. Artearen eta performancearen bitartez indarkeria matxista ikusarazteko, salatzeko eta garaitzeko beste ahalegin bat gehiago da Women In Black.

Udarako erailketak salatzeko, irailaren 2an 19:30ean Women In Black ekintza egingo dute 13 hiritan.

Euskal Herrian

Donostia: Katedralaren aurrean

Bilbo: Unamuno plazan

Algorta: San Nikolas Txiki plazan

Bergara: San Martin Agirre

Espainiako Estatuan ere hainbat hiriburutan egingo dute: Zaragozan, Huescan, Teruelen, Gijonen, Oviedon, Pontevedran, Ferrolen, Madrilen eta Segovian.

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

1 Iruzkin

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *