Trintxerpeko sexu erasoak salatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute
klitto! 2015-07-21

Hiru adin txikikori sexu erasoak egin dizkiete ostiral gauean Karmengo festetan. Erasoak salatzeko elkarretaratzea egin dute arratsaldean Alkateordetzan.

Pasaiako Udalak erasoen larritasuna salatu du eta esan du dagozkion neurriak hartuko dituela aurrerantzean horrelako erasorik berriro gerta ez dadin. Kasu honen inguruan ez du azalpenik eman tartean adin txikikoak daudelako.

Emakumeen Mundu Martxak bere webgunean argitaratu duenez, “sanferminak ez dira erasotzaileen eszenatoki bakarra, oraindik asko daude uste dutenak gauaz eta jai giroaz aske disfrutatzeko eskubiderik ez dugula”. Horrez gain, autodefentsa feminista erabiltzeko deia ere egin dute.

Trintxerpeko erasoa salatzeko egin duten elkarretaratzea. (Argazkia: Pasaiko Hitza)

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *