‘Sukaldetik plazara’ dokumetala aurkeztuko dute Baionan
klitto! 2015-09-29

Ipar Euskal Herriko emakumeen askapen mugimendua azaltzen duen Sukaldetik plazara. Ipar Euskal Herriko emazteen askapen mugimenduaren historia dokumentala aurkeztuko dute, bihar, hilak 30 , iluntzeko 20:30tan Baionako Kalostrape ostatuan.

skldtkplzra sukaldetik-plazara-1 sukaldetik-plazara-2sukaldetik-plazara-3

Argazkiak: Sukaldetik plazara

Dokumental honen sustraiak apirilean aurkeztu zuten Gure genealogia Feministak. Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat egitasmoaren baitan daude; Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza zentro feministak eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak abiarazitako liburuan. Bertan, Ipar Euskal Herriko hainbat emakume elkarrizketatu zituzten Miren Aranguren eta Edurne Epeldek, eta material hori bilduz egin dute dokumentala.

TRAILERRA

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *