Rimmelik?
Kamutsa 2015-08-08

Rimmelik_irudi

Rimmel tontorrez hondatu zaizkigu betileak.

Hondamendian ederrak gara.

Ezpainak sikatu;

Haizea txarto margotutakoak arrakalatzen,

Zirrikituetako urrakadak bikoizten.

Rimmel tontorrak.

Beltzune difuminatuak ezker-eskuin.

Lehoi erregerik ez.

Tronua gure ileek abdikarazi diote orro batez.

Rimmel tontorrak.

Betile batuen kontua galduta.

Ez dira ez 90, ez 60, ez 90.

Rimmel tontorrak hainbat,

tortilla pintxo bat

eta zerbeza bina.

Geu erregina.

Kamutsa
Kamutsa Aitziber, Leire eta Sara

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *