Pornoa bai, feminismoa ere bai #LizunTaZikin (I)

Historian lehen aldiz, postporno jardunaldiak egin dira Euskal Herrian, Medeak talde transfeministak antolatuta. Uztailaren 23tik 25era, “Lizun ta zikin” egitarau bete-betearekin, Donostian batu ziren postpornoaz hausnartzeko hamaika lagun.

Hona hemen jardunaldietan landutako lehen puntua, laburtuta:

postporno1

Postpornografiaren irakurketa politikoa

“Postpornografia ta segi aurrera” lelopean, Medeak taldeko kideek eman zuten hitzaldia. Mahahi baten bueltan elkartu ziren Josebe Iturrioz, Ana Txurruka, Kattalin Miner eta Nagore Iturrioz, eta pornografia feminista sortzeko eta zabaltzeko beharraz hausnartu zuten.

Egungo pornografia hegemonikoaren hausnarketa egin zuten aurrena. Hizlariek diotenez, erreprodukzioari lotutako diskurtsoa jasotzen dugu gaur, sexu-harremanei dagokienez. Historian zehar, sexualitatea eta indarkeria elkarren eskutik aurkeztu izan dira; bestalde, abolizionismoa politikoki eta praktikoki aplikagaitza da. Pornografiaren proposamen feminista hortan datza: “sexualitatea ez dugu ukatzen, gurea egiten dugu”, dio Minerrek.

Egungo pornografia produkzio sexual hegemonikoa da, eta funtzio ugari dauzka: masturbatzekoa, esaterako, baina baita ere, hain agerikoa suertatzen ez den funtzio hezitzailea. Pornografia hegemoniko horrek irakasten digu zer den desira, zer gustatu behar zaigun. “Pornografiaren bitartez ikasten dute gazteek txortan egiten; gurasoek ez diete irakasten lau hanketan jartzen”, dio Txurrukak.

Horregatik, pornografia hegemonikoa delako, kapitalismoarekin, lotuta dago: pornografiaren produkzio horiek kapitala sortzen dute. Hain agerikoa bada ere, Euskal Herrian da orain arte pornografiaren inguruko eztabaidarik egon.

Porno hegemonikoa aztertuz, agerikoa da bi gorputz ereduri egiten zaiela lekua soilik. Heterosexista da, eta binarismoa, nabarmena: Bi gorputz mota horietatik kanpokoak friki bezala agertzen dira. Binarismo hori, gainera, hertsiki definituta ageri da: emakumeak, bete behar diren zuloak dira; gizonen genitala, zentroa da. Gizonezkoaren begiradatik hartutako irudiak dira beti, inoiz ez emakumeenenetatik; gizonezkoen gorputza ia azaldu ere ez da egiten, gainera. Ezinezko posturak antzezten dituzte, plazer aurpegia dute etengabe, korritzeko eredu soila: emakumezkoak oihu egiten du, gizonezkoak aurpegian eiakulatzen dio. Pornografia hegemonikoaren bortizkeria agerikoa izan ohi da, gainera: sumisioa eta dominazioa, akordiorik gabe eta indarrean oinarrituta ageri da etengabe.

Paradoxikoa badirudi ere, BDSM (Bondage, Dominazio, Sadismo, Masokismo) praktikak ez dira pornografia hegemonikoa bezain biolentoak. BDSMa hierarkia eta minaren harremanean oinarritzen da; botere harremanak bestela ere badaude, BDSMan explizitatu besterik ez dira egiten.

Pornografia hegemonikoari alternatibak topatzeko garaia da, beraz. Botere harremanak berreraikitzeko garaia. Produkzio hegemoniko, matxista, heterosexista, falozentrista eta kapitalistari alternatibak eraikitzeko behar da pornografia feminista.

Ana Iruretagoyena
Ana Iruretagoyena

Kazetaria ikasketaz, ofizioz irrati-esatari, pasioz feminista. Praktikarik gabeko teoriarik desio ez, eta bestelako maitasun-ereduak gorpuzten dihardut buru-belarri. Neska politek ez dutela hitz itsusirik esaten kontatu zidaten behin.

5 Iruzkin

  1. File a lawsuit against the driver at fault if a fair
    negotiation is nnot possible. Your HR department may also bee able to give you a copy of the form, but
    you should not count on it. Most personal injury cases
    arise from automobile accidents and medical malpractice.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *