Azkenaldi honetan, herria, familia zein lagun asko etxean utzi eta Benidormera egin dut alde, konpainia onenean eta egia diotsuet, atsedenaldi zinez goxoa bizi izan dut.

Bueltatzean ostera, errutinari, berriz hasiera emateko, ohiko kafea hartzera joan nintzen pasadan egunean. Ohiko tabernara, ohiko aulkira, ohiko orduan…

Ohikoa ez dudan kolorearekin; BELTZAAA

Ohiko zaporea ez zuen kafea hartzera; GARRATZAAA

Egunkaria eskuetan hartu eta kafea hartzen nengoen artean, alboko mahaian  elkarrizketa bat entzuteko aukera izan nuen. Gure izate-inozoa dela, sarritan errealitatea gogorra bihurtzen duena, oroituarazten dizun elkarrizketa horietako bat.

-Orgasmo bat izateko benetako gogoak ditut, ahaztuta dut zer den-  Bota zuen X-ek.

-Ni ere zure egoeran egona naiz, kirkila dantzan jartzeko nahi eta ezinarekin, badakizu, mutila, Erasmus, distantzia….- Luzatu zion Y-k.

Erasmus, distantzia, itsasoak, ozeanoak eta marrazoak pentsatu nuen nire artean. Benetan horren zaila egiten al zaie orgasmo bat izatea?

-Zakil bat behar dut bai edo bai- Berriro X-ek.

-Nik aurkeztuko dizut mutilen bat datorren parrandan- Ostera Y-k.

Bi neskek kontu kontari jarraitu zuten infusio bana aurrean zutela.

Beltz sartu nintzen arren, lotsatuta gorri irten nitzen tabernatik.

Kafe goxoa hartzera joan arren, geroz eta garratzagoa iruditu zitzaidan zurrutada bakoitzeko.

Tabernara beltz sartu nitzen arren, gorri bueltatu nitzen etxera. Auzolotsa….

Neskok dugun autonomia mailarekiko sinesgarritasunik al duten bi neska haiek izan zen burura etorri zitzaidan lehen gauza. Ez al diren beren buruari autoplazerra emateko gai (helburu soila orgasmoa bada gutxienez).

Nahia Ibarzabal
Nahia Ibarzabal

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *