Orainari ezin bizkarrik eman

Onartezina da Irungo alarde tradizionalak festa giroa baliatzea emakumeak publikoki baztertzea justifikatzeko.

Ez gara irundarrak, baina gertuko sentitzen dugu gaia. Maite ditugu hamaika tradizio, menpeko egiten ez gaituztenean.

Atari honetan jada publikatu dugu jai giroko biolentziaren harira eta, gaur ere, festaren talaiapean jazo den -eta urtero jazotzen den- gertakari bat salatzera gatoz. Biolentzia hau, gainera, ageri-agerian ematen da festak estrukturalki dakarrelako eta, tamalez, konplize asko ditu. Besteak beste, herritar guztien artean ordezkari aukeratutako alkate jauna.

Tradizionalistek ere eboluzionatu dute eta, orain, emakumeek espazio publikoa hartzea jasan ezin duten horiek, “betiko alardea” dioten ezkutu-kartulinak nahiko ez, eta alarde parekideari bizkarra ematea ere erabaki dute.

Gogaitzen gaituen horrekin tematuta jarraitu ordez, alarde parekidearen adore eta arrakasta goraipatzera gatoz. 1.200 pertsona elkartu dira aurten, jaiak feminismotik ospatzea posible dela erakustera, gehiago direla uste duten horiei irri batez erantzutera, plaza denona dela aldarrikatzera. Bejondeizuela!

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *