Nor gara

Irati Urkiola, Ana Iruretagoyena eta Malen Aldalur gara proiektuaren sortzaileak. Donostiako alde zaharreko taberna zuloan mamitu zen proiektua, eta zerbezaren aparrarekin batera desagertuko zela bazirudien ere, azkenean sortu gara.

Guk erditu dugu KLITTO! baina zuk haztea eta heztea nahi dugu. Kolaboratzaile sarea ehuntzen ari gara eta zuri ere gonbidapena luzatu nahi dizugu. Feminismoaz eta feminismotik euskaraz aritu nahi baduzu, zabalik dago Klitto!. Denok dugu zer kontatu, zer esan, zer ikasi, zer idatzi… beldurtiak, beldurrik gabeak, arituak, adituak, lotsatiak, ausartak, aludunak, zakildunak, dutenak eta ez dutenak, handiak eta txikiak… gurekin harremanetan jartzeko idatzi klittoataridigitala@gmail.com helbidera.

Denon artean egingo dugu Klitto!