Ni ez naiz ez matxista, ez feminista. Batzuetan emazteari etxeko lanak egiten laguntzen diot. Hoy te la meto de todas todas, ¿por qué anda sola esta amapola? Prostituzioa kale ilunetara eraman, ea bestela norbaitek harrapatuko nauen bertan. Ez naiz matxista, baina bortxatu bazuten zerbaitengatik izango zen. Las mujeres son como las leyes, están para violarlas. Nik askatasun osoa ematen diot, bera da whatsappean konektatu eta erantzuten ez didana. Ez da matxismoa, tradizioa da, zuk ez duzu ulertzen. Ze nazka, neska horrek besapean ileak ditu, zioen bost eguneko bizarra laztantzen zuen bitartean. Futbol femeninoa, ez futbola, ez femeninoa. Goi mailako sukaldarien emazteak afariak prestatzen ari dira senarrak konferentzia ematetik bueltatzerako. Yllanes ez da pertsona txarra, mozkorra zegoen eta gainera gero oso damutua zegoenez, egindako guztia konpondu zuen familiari 126.853€ emanaz. Epaiketan kasuaren ebazpenerako oso beharrezkoa izan zen bere amari galdetzea ea bere alaba ligona bat zen.

Olatz Salvador
Olatz Salvador

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *