Lodifobia
Kitto eta Topatu 2016-03-07

Topatuko kideekin batera azken hilabeteetan lantzen ibili garen gaia da lodifobia. Zapalkuntza mahaigaineratzeko helburuarekin, elkarlanean, honen inguruko ikus-entzunezko eta idatzizko erreportaje sorta ekoitzi ditugu. Hemen egindako lanaren emaitza, gozatu!

Lodifobia ezagutzeko aukera izan dugu Amaia, Itsaso eta Magdaren eskutik. Gorputz lodiak izateagatik baztertuak eta zigortuak diren emakumeak dira hirurak. Beraien esperientziaren berri eman nahi izan dute erreportaje honetan.

Sistema kapitalista patriarkalak jazartzen dituela iritzita, gorputz aniztasunaren aldeko aldarria zabaldu eta lodifobiaren aurkako borroka indartu eta esparru kolektiboan kokatzearen beharra nabarmendu dute. Lodifobiaren aurkako borroka “politika” dela adierazi dute.

Stop Gordofobia mugimenduak azken hilabeteetan izan duen gorakada, lodifobiaren inguruan sustengatzen den industria eta askoz gehiago.

163970e7006556020e33ad3568a3ac72reporpng

Lodifobiak egunerokoan sortu ditzakeen kalteak ezagutu asmoz bost emakume batu ditugu Bilbon euren bizipenak lagun artean kontatzeko. Barrenak erantzi dituzte loditasun delakoak sortu dizkienegoerez eta gertaerez hizketan. Zerbezak, freskagarriak eta giro ona nagusi. Mahaiaren bueltan: Yolanda Mandalas, Gara Ruiz Alvarado, Beatriz Luz, Itsaso Blazquez Rodriguez, Liz T eta azken honen umea, Iraultza.

Elkarrizketa arruntetan baino dezentez lasaiago hartu dute hitza batak bestearen atzetik. Lodi izan edo egin egiten ote da? Blazquezek dio, bera gaztetan ez zela lodia, “aerobickeko irakaslea nintzen eta 63 kilo pisatzen nituen. Gero Estatu Batuetara joan nintzen eta 110 kilorekin egin nuen buelta, nahiz eta, begetariana izan”. Uste du etxekoak elikadurarekin “obsesionaturik” egoteak ez ziola batere lagundu, “etxean bizi nuen errepresioa zela-eta kalera irteten nintzen bakoitzean jatearekin soilik pentsatzen nuen”. Bakarrik bizitzera joan eta gizentzen hasi zen Blazquez. “Hasieran ez nengoen lodia, baina familiak hala esaten zidanez, lodia banintz bezala bizi nintzen, eta gero, loditzen hasi nintzenean ahaztu egiten zitzaidan lodia nintzela; argazkietan ikusterakoanohartzen naiz, albokoarekin alderatzean”.

Mandalasek uste du loditasunak izatetik ere baduela, “nik uste beti dagoela zerbait genetikotik. Nire etxean denak dira lodiak, bizitza sedentarioak genituen eta dena zen bola bat; ni bola bat naiz eta inguratzen nauen guztia ere bai”, azaltzen du umoretsu Mandalasek. Luzek bide berean hitz egin du, “txikitatik izan naiz lodia, eta 16 urte arte, eder nengoela esaten zidaten. Gero 30 kilo argaldu nituen, baina ni ez nitzen, horregatik, argalago sentitzen. Konturatu nintzen argaltzean gertuko jendeari gehiago gustatzen nintzaiola, eta horrek ez zidan lagundu”. Azken sentimendu horrek Ruiz ere amorrarazten du: “nire aitak askotan esaten dit ´zein ederra egongo zinateke kilo batzuk gutxiagorekin´, gorroto ditut halako esapideak”.

Lizek, berriz, uste du loditasuna izan edo egin ordez, gehiago dela identitate kontu bat: “Ni beti sentitu izan naiz argal”. Bakoitzaren pertsonalitate kontua delakoan dago, “nik oraindik arropa denda arruntetan erosi nahian jarraitzen dut. Anaiak beti galdetzen dit ea nora noan horrelako dendetara eta nik beti erantzuten diot: probatzera”, esan du irribarretsu.

“Niri arropa estua eramatea gustatzen zait. Hobeto sentitzen naiz dagoena ikusten denean, arropa zabalak ez du inor engainatzen” dio seguru Lizek. Blazquezi ez zaio, ordea, berdina gertatzen: “Nik titi eta ipurdi handidun emakume batengan pentsatzen dut, eta esaten dut guauu; baina nire tripa nire titiak baino handiago da”. Lizek uste du, gaur egun saltzen dizkiguten lodi prototipoak faltsuak direla, “taila handiagoak dituzte, baina proportzionatuak dira, kurba perfektuak dituzte… Lodi batek bere markak eta estriak ditu; ez naiz proportzionalki perfektuak diren lodi horiekin identifikatzen”.

DSCN1341

Batzuen neurrira egindako dendak

Arropa guztiak, soilik, batzuen neurrira eginak direnean, ez da erraza norbere burua janztea. “Gizentzen hasi nintzenean galtzak jazteari utzi nion”, aitortzen du Blazquezek. Zailtasunak ikusten ditu arropa kontuan Mandalasek ere, “erosketak egitera joaten naizenean, ez dut inoiz ezer aurkitzen”. Haren hitzetan zatarrak dira lodientzako egiten dituzten arropak: “Kolore ilunekoak eta ezkutatzeko eginak dira”. Horregatik, aurre-haurdunaldiko arropak erosten ditu: “Ume egiteko dauden emakumeak dotore joan daitezke, lodiak ez”.

Arropa bera da arazoa Luzen ustez: “Dutxatik irten eta ispiluan begiratzen naizenean, eder ikusten naiz, arazoa janzten naizenean hasten da”. Blazquezen ustez, egia da arropek zerikusi handia dutela, aitortzen du bera hondartzara joaten denean biluzik askozhobeto sentitzen dela bikiniarekin baino. Ruizek teoria propioa du hondartzen inguruan: “Hiru eguneko kontua izaten da; lehenengoa oso gogorra da, bigarrena hobeto pasatzen duzu, eta hirugarrenean bost axola denak!”.

Konplexuak

Mandalasek onartzen du konplexu asko dituela, nahiz eta Lizek ez duen hala nabaritzen: “Nik neskak saku baten barruan sartuta ikusten ditudanean beti pentsatzen dut direna baino lodiagoak ematen dutela”. Bera ez da bereziki konplexu askorekin sentitzen, “ez diot izan nahi dudanari loditasunagatik uko egin nahi”. Blazquezek berriz dio berari performatibitateak laguntzen diola: “Loditasunaren trans bat naiz. Konplexuak disimulatzen ahalegintzen naiz”. Liz bat dator horretan, azaldu du berari asko gustatzen zaiola mozorrotzea, “mozorroa da edozein elkarreragin sozialerako gakoa”.

Edozein mozorro dela medio ere, loditasuna ezin dela ezkutatu uste du Luzek, eta berari pertsonalki armairutik irteteak asko lagundu ziola aitortzen du. Lizek gaineratu du lodia eta heterosexuala izatea oso gogorra dela: “Badirudi gizon zuri heterosexualari ezin zaizkiola lodiak gustatu, nahiz eta, hori ez den horrela”.

Feminismoa eta lodifobia

Mahairen bueltan batutako ia denek dihardute mugimendu feministetan lanean eta horrek onura asko ekarri dizkietela azaldu du Blaquezek, “feminismoari esker ahaldunduak gaude”. Dena den, zenbait presio ere antzeman daitezke tarteka eta uste dute horretan badutela zertan lagundu. Luzek azaldu du berak mugimendu feministaren barruan ere ikusi dituela lodifobia zantzuak: “Bikote harremanetatik kanpo geure artean harremantzen garenean inoiz ikusten ditut halako jarrerak”. Uste du badaudela zenbait gune lodiak ondo ikusiak ez daudenak. Identitate kontua ere bada agian, zein gailentzen den: “Aitari lesbiana nintzela esan nionean esan zidan ez ziola axola, baina argala izan behar nuela”.

DSCN1355

Lanketa egiteko dagoela uste du, esaterako desioa eraikia izatearen ideia gorputz lodietara ere eraman behar dela uste du Luzek. Izan ere, desioaren kontuak badu mamirik. Eraso sexistak salatzerakoan, maiz, begirada lizunak, komentario probokatzaileak… salatzen dira, baina ados daude gehienak eurei egiten dizkieten erasoak bestelakoak direla; gehienetan, irainak.

Genero faktoreak ere badu garrantziarik haien hitzetan: beti esan izan ohi da ezkondu eta gero, esaterako, neskak zaintzeari utzi diola eta gizonezkoarena zoriontasunaren kurba dela. Dena den, Lizek uste du, gizonengan ere presioa gero eta handiagoa dela.

Teorian fisikoki osasuntsu egonagatik psikologikoki min handia eman dezakete egunerokoan jasandako erasoek eta bazterkeriek. Zerbezak, freskagarriak eta janaria tarteko berriketan geratu dira bostak.

DSCN1342

1cc0b53350ede539976a398eeac43d0ailustra-irudia-lodifobiapng

Arreta lodifobian

ae664db2795b54401a2dc8ca8c45db2a01-arreta-lodifobiangif

Beldurrak bistaratzen

3a56863932126a6096e95437ad0fbb4602-beldurrak-bistaratzengif

Lodi nago ala naiz?

3a56863932126a6096e95437ad0fbb4603-lodi-nago-ala-naizgif

a717a90ca8d1db3318e641e9b7e191e0sinadurak-lodifobiapng

 

Kitto eta Topatu
Kitto eta Topatu

1 Iruzkin

Leave a Reply to Lodifobia | Ikus-entzunezkoak Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *