La Manadaren epaiaren harira Lekeitiotik iritsi zaizkigun bertsoak!
Bertsoak: Naiara Perez Iglesiaz
Ahotsak: Julia Piñel Arribas eta Amaiur Siejo Diaz
Emakumea nahieran
erabili dutenean
askatasunik eman diete
azkenik trukean
jokaldi zikin artean
justizia era berean
manada handi bat egingo dugu
bien bitartean (bis)
Ezetza ezetza dala
ulertzen erraza zala
matematikan 1 eta 1
bi diren bezala
emakumeon kontrara
labankada eta bala
ta justiziak patriarkatua
defenda ez dezala (bis)
Eragindako samina
amorrua eta mina
egun hotako zenbat epaien
sententziek egina
ta guregan eragina
handia da ahalegina
bakarka indarra badaukagu
batuta imajina (bis)
Gaurko gizarte hiltzaile
hontan beti gu galtzaile
aske izateko errazago da
izanda bortxatzaile
injustizien epaile
gizarte ez berritzaile
askatasuna lortzean
izango gara garaile (bis)