Anek ordua hartua zuen bere familia-sendagilearekin. Eskuan ateratako garatxo bat kentzeko asmoz joan zen.

– Garatxo bat atera zaidalako etorri naiz.

– Garatxoa berezia da, zu bezala, zure izen horrekin. Bakarrik joango zaizu, psikologikoa delako. Estresatuta zaude?

– Gauzak egiten hasten zarenean alde egingo du.

– Ez dago joateko beste modurik?

– Bai, operatuz. Ordua hartzea nahi?

– Ez, ez.

– Psikologikoa da, bakarrik joango zaizu. Bakarrik joaten dira, aurpegikoa eta sudurrekoa izan ezik – esan zion hatz puntarekin sudurra ukitzen zion bitartean, haurrei egiten zaien moduan.

– Bueno, goazen hitzorduari etekina ateratzera –zioen ordenagailua hartzen zuen bitartean– 25 urte dituzu. Sexu harremanak izango zenituen… Ea, Ane, nola ekiditen dira sexu transmisio bidezko gaixotasunak?

Ane harrituta geratu zen, ez baitzuen ondo ulertzen galdera horren zergatia.

– Preserbatiboarekin?

– Eta zer gehiago?

Sendagileak bere buruari erantzun zion, Aneri erreakzionatzeko denborarik eman gabe.

– Mutil lagunez aldatu gabe, harreman luzeak izanda. Antisorgailuak hartzen al dituzu?

– Arrazoi ideologikoengaitk?

– Zergatik ez duzu nahi? Hormonak onak dira gorputzarentzat. Badakizu mutilei ez zaiela preserbatiboarekin txortan egitea gustatzen, ezta?

– Zorte on.

Ane bere eserlekutik zutitu zen eta kontsultatik alde egin zuen.

*Ezagun batek helarazitako gertakizuna. Izen faltsua erabili da bere anonimotasuna bermatzeko.

Olatz Salvador
Olatz Salvador

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *