Kolonian edo Euskal Herrian, berdin-berdin
Purple Potatoes 2016-01-27

Iraganeko mamua izango balitz bezala, aste honetan berriro aireratu da Blusa eta Nesken batzordearen eta feministen arteko gatazka. Aireratu edo berpiztu. Gara egunkarian orain dela ia bi aste (orain dela bi aste!) argitaratu zen artikulu bat izan da aitzakia. Artikulu horretan, Kolonian gabon zahar gauean gertatutakoaren berri eman den informazioaren kantitatea eta Euskal Herrian festetan gertatzen dena alderatzen ziren. Adibide gisa Gasteizko pasaden urteko jaietako liskarra jarriz.

Gertatutakoak gertatuta, epaiketa ere bidean, Blusa eta Nesken batzordeak aldarrikapen berri bat egin du aste honetan. Gasteiz Hoy hedabideak honela jaso du:

La Comisión de Blusas y Neskak ha comparecido este lunes para denunciar su “hartazgo” con las “vejaciones, faltas de respeto y desacreditaciones” que ha venido sufriendo el colectivo desde las pasadas fiestas.

Mehatxatuak sentitzen dira Blusak eta Neskak, edo behintzat horietako gehienak. Mamuak bertan jarraitzen du eta edozein feministek egindako askatasun aldarrikapenen ustezko gehiegikeriak mintzen ditu. Zergatik ote? Egi bat ezeztatu nahi dutelako?

Irantzu Varelak orain dela aste gutxi batzuk gogoratu zigun berdin-berdinak direla Koloniako erasoak eta Euskal Herrian gertatzen direnak (ez soilik Gasteizko jaietan). Biolentzia matxistari dagokionean, erasotzaile guztiek komunean ezaugarri berdina dute: gizonak dira. Ez du axola azalaren kolorea, jatorria, ogibidea…

Aipatutako hedabide digitalean, Blusa eta Neska Batzordearen aldeko eta feministen aurkako komentarioak azkar asko agertu ziren. “Adoctraniamiento feminazi” deitu dio batek, “feminazi” soilik, gutxi zela pentsatuta. Feministen izena zikintzeko asmoz egindako irainak azkar datoz, baina gogoeta gutxirekin. Komentarioak irakurrita, argi dago Gasteizen asko direla feminismoaren definizioa ez dutenak barneratu. Interesik ere ez dute izango seguruenik.

Bitartean, guzti hauek eta baita Blusen eta Nesken batzordeak ere, ahaztu egin dituzte genero indarkeria dela eta, Gasteizko festen ondoren egon ziren atxiloketa guztiak; edo, orain ere, bi gizonezko atxilotu dituztela azken 24 orduetan Vitoria-Gasteizen. Batek gainera neskato txiki bat akabatuz.

Suposatzen dut “feminazi” hauetaz hainbeste gogoratzen diren hauek astearte arratsaldeko bertaratzera ez direla aurkeztu. Edo agian bai, kontra-bertatzea ospatuta.

*Argazkia: Berria.

Avatar
Purple Potatoes

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *