Kolaborazioak

Ikusezinapremium
Indarkeria matxistaren aurpegi ikusezina naiz; minduena, ahulena… ezer ulertzen ez duena. Inork esaten ez duen arren, jipoiak ere jasaten dituena; izenik gabekoa naiz. Nik ere badakit zer den dar-dar egitea erlojuak aurrera egiten duenean, eta bat-batean etxeko atea irekitzen entzutean. Nik ere badakit zer den erasotzailearekiko dependentzia, barne kontraesanak izatea; baina ni, normalean, ez naiz […]
premium
Itzalpeanpremium
Progresioan sustraituriko sistema ororen bihotzean, zientzia litzateke ezagutzaz hornitzeko gizakiok dugun motorea. Kolore anitzetako ezaguera, adarkatuz doaz asetzeko nolabait jakinminaren gose amaigabea. Eta zer ote dago ezezaguna den mugaren bestaldean? Batzuek ausartu dira, ezer ez dagoen espazio horretan murgilduta ezezagunari irekitzeko atea. Hipotesi, ideia xumeetatik abiatuta adarkatzeko porrot zein arrakasta katea. Horra figura hauen hazitxoaren […]
premium
Gorane Ayesta
Aitak egindako sexu-abusuari izena jartzea kostapremium
*Testua idatzi duen pertsonak nahiago izan du idatzia bere izenean ez argitaratu. 53 urterekin ikusarazi didate psikoterapian aitak sexu-jazarpena egiten zidala. Aurrena, psikologoak aitak egiten zidana sexu-abusua zela esan zidanean, nik segituan ukatu nuen, baina pixkanaka konturatu naiz hala zela. Oraindik harrituta nago nolatan ez naizen jabetu, nola izan dudan barrenean ezkutatuta. 12 urte inguru […]
premium
Esperantzara kondenatuakpremium
Garaipenik eta galtzekorik gabe kantatzen zuen Garik duela urte batzuk, eta hala bizi dute emakume gehienek haien errealitatea El Salvadorren. Bizitzak ezer gutxi balio duen herrialde honetan, zer esanik ez baliabide urriko emakumeenaz.   Epaitegietan joan dira orduak, egunak… Eta joan dira aldi berean emozio eta malkoak, inpotentziatik amorrura, minutu bakoitzean haginak gero eta gehiago […]
premium
Ez gaitzala mutu harrapatupremium
Arnasa eten zaizu, orgasmoa datorkizu, Dasta dezakezu, izterrak heldu dizkidazu Oihu egin duzu, -Bukatu dut – diozu – gustatu zaizu? Ez naiz aurkakoa esatera ausartu.   Irribarre inozente bat egin duzu marraztu Ikusi ezin duenaren itsutasunean galdu Ezin dut nire ezintasunak darion kiratsa soportatu, Ene kontzientziari iskin eginez erantzun baitzaitut, mutu -Zer gertatzen zaizu? – […]
premium
Gorane Ayesta
Izerditanpremium
Gaueko ordu txikietan esnatu naiz, izerditurik, arnas estuka; ametsa edo errealitatea zen oraindik argi izan gabe; alde batera eta bestera begira. Amets erotiko bat izan zitekeena ametsgaiztoa izan da; gauero bezala, lo egiteko ere burutik kendu ezinik. Giltzen zarata etxeko atea irekitzen entzun dudanean, harekin batera alkoholaren pauso oldarrak sumatu ditudanean ametsgaiztoa nire errealitatetik hain […]
premium
Nerea Blanco
Orgasmoakpremium
Azkenaldi honetan, herria, familia zein lagun asko etxean utzi eta Benidormera egin dut alde, konpainia onenean eta egia diotsuet, atsedenaldi zinez goxoa bizi izan dut. Bueltatzean ostera, errutinari, berriz hasiera emateko, ohiko kafea hartzera joan nintzen pasadan egunean. Ohiko tabernara, ohiko aulkira, ohiko orduan… Ohikoa ez dudan kolorearekin; BELTZAAA Ohiko zaporea ez zuen kafea hartzera; […]
premium
Nahia Ibarzabal
Emakumeak, oholtzara!premium
Harrabotsa sortu zuen otsailean Gasteizko Azkena Rock jaialdiak: kartela aurkeztean, emakumezko musikari bakarra zuen eta. BBK Live jaialdian, 14 emakume igoko dira oholtzara aurten; gizonezkoak 136 izango dira. Hatortxu Rocken berriz, 86 talde programatu dituzte, baina 25 besterik ez dira tartean emakumeren bat dutenak. Hiru adibide bakarrik dira eta, musika eszena parekidea emakumeen ikusgarritasunetik haratago […]
premium
Kitto eta Topatu
Isiltasunapremium
Entzun dezaket, baina gor egon nahi dut. Hitz egin dezaket, baina mutu egon nahi dut. Behin, birritan, hirutan,.. zenbatetan? Nire buruarekin etengabeko guda batean sartuta, ezin atera. Nondik atera da kremailera hori? Nork josi ote dit? Klasean nago. Erantzuna badaukat, nire buruak behin eta berriz erantzuten dio galderari, baina ni, ordea, isilik nago, beste ahots […]
premium
Irune Iturbe
Tirri-tarra, pum-pum, fiu-fiupremium
Aste guztia Bilbon egon ondoren, ostiralero itzultzen naiz nire herrira, tirri-tarra, tirri-tarra, maleta arrastaka dudala eta lehengo ostiralean ere berdin bueltatu nitzen etxera, tirri-tarra, tirri-tarra, maleta arrastaka eta pum-pum, pum-pum burua, aiii biharamuna, ostegunaren ondorena. Behera begira ibiltzen naizen horietakoa naiz, baina kasualitatez, edo agian ez, ez dakit, pasa den ostiralean aurrera begira nindoan, tirri-tarra, […]
premium
Nahia Ibarzabal