Kolaborazioak

Mugimendua(n) garapremium
Irakurtzean azalean iltzatuta geratzen zaizkizun esaldi horietako bat zuekin konpartitzera natorkizue gaurkoan. “Garena eta izan nahi dugunaren arteko amildegian gara nor”. Geure buruak definitzeko eta identitateak eraikitzeko bideez aipu zoragarri hau irakurri nuen aspaldi Mari Luz Estebanen  Amaren heriotzak libreago egin ninduen liburuan. Esaldiaren beraren edertasunagatik baino, momentuan nigan eragin zuenagatik iltzatu zitzaidala esango nuke. […]
premium
Udane Barinagarrementeria Laka
Azaroak 26premium
Hainbat pribilegio dituen emakume bat naiz. Nere azala txuria da. Langile familia batetan jaio nintzen baina inoiz ez zait ezer falta izan. Ikastolan ikasi nuen. Bi karrera eta master bat eginak ditut. Nahiko femeninoa naiz. Harreman heterosexualak ere izan ditut. Fisikoki edertasun eredu hegemonikoaren barruan kabitzen naiz. 15-16 urte nituela pairatu nuen lehen sexu erasoa. […]
premium
Maialen Aranburu
Euskaraldiapremium
Askoren antzera, euskaraz jaio nintzen ni ere. Euskaraz atera zitzaizkidan lehen malko, garrasi, irri eta hitzak. Euskaraz hezi eta irakatsi didate. Euskaraz hazi naiz, eta euskaraz egin naiz emakume, nik hala erabakita. Euskaraz naiz emakume, askoren antzera, nire nortasuna eraikitzeko ezinbesteko tresna izan baititut hizkuntza eta generoa. Euskaraz naiz emakume, ahalduntzeko prozesuan bi bide batu […]
premium
Irati Urkiola
Klitto!
Krak.premium
Krak. Nire bizitzan zehar hainbat krak gorpuztu ditudala esan dezaket gaur egungo betaurrekoetatik.  Krak fisikoak batzuk, sinbolikoak besteak, emozionalak gehienak. Begirada errotik alda diezaguke krak batek, edo begiratzen diogun horri beste nonbaitetik begiratzeko bidea zabaldu; deseraikitzen hasteko edo eraikitzeari ekiteko. Entzuten, ikusten, ukitzen, sentitzen… duzun edozerk eragin diezaguke krak bat, baina beti gorputzetik pasako da, […]
premium
Udane Barinagarrementeria Laka
Hausturezpremium
Garuneko lesio bat daukat. Epileptikoa naiz. Depresio dei geniezaiokeen gauza bat bizi dut. Eta militantea naiz. Gauza hauetako asko ez dira bereziki ebidenteak izan. 14 urterekin ikasle mugimenduan hasi nintzen, eta zuetako asko bezala, ordutik batean edo bestean milaka saltsatan ibili naiz, bereziki kulturarekin zerikusia zutenetan, baina ez soilik. Nire outsidertasun guztiekin, nahiko militante tipikoa […]
premium
Eneko Oroz
Ilustrazioak: Dom Campistronpremium
Dom Campistron ilustratzailearen lanak ekarri ditugu lehen aldiz Klitto!ra. Hona hemen bere lanen inguruan emandako azalpena: “Ene lanaren gai nagusia da gaur egungo emazteen sexualitatearen irudikapena, gehiegi erakutsia baita gizonen ikuspuntutik eta gizonen kontsumitze produktu bat bezala. Saiatzen naiz ikus molde berri baten emaiten, feminismo eta Queer teoriaz inspiratuz”.   Gehiago ezagutu nahi baduzue:  Webgunea: domcampistron.com Instagram: dom.campistron […]
premium
Avatar
La Manadaren epaiaren harira, bertso sorta!premium
  La Manadaren epaiaren harira Lekeitiotik iritsi zaizkigun bertsoak! Bertsoak: Naiara Perez Iglesiaz Ahotsak: Julia Piñel Arribas eta Amaiur Siejo Diaz Emakumea nahieran erabili dutenean askatasunik eman diete azkenik trukean jokaldi zikin artean justizia era berean manada handi bat egingo dugu bien bitartean (bis)   Ezetza ezetza dala ulertzen erraza zala matematikan 1 eta 1 […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Aizkorakada udararen atarianpremium
Sanferminetan emakume bat bortxatu zuten bost gizonak aske utziko ditu Nafarroako Auzitegiak. Libre utziko ditu 6.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Libre erabakia hartzen duten arte. Libre. Eta horrela, beste behin eta oraingoan gainera udarako jaien atarian, berriro ere, aizkorakada. Libre utzi dituzte. Barre egin ditugute aurpegira, beste behin. Denok iraindu eta jazarri gaituzte, beste behin. […]
premium
Malen Aldalur
Festa dezagun gaurdanik geroa!premium
Aurten ere, San Juan suek iragarriko dute gure herrietako jaiak iritsiko direla. Gogoa sentituko duzu, betebehar, estres, kontrol eta gehiegizko planifikaziotik aldenduta, aspaldiko lagunak, senideak, bizilagun maitatu edo ditxosozko horiekin batera kaleko giroaz gozatzeko. Baino aurten ere, zeure buruari galdetuko diozu zenbat erasoren aurrean erantzun beharko duzun; edo zenbat desfase eszena negargarri ikusiko dituzun, zenbat […]
premium
Hernaniko Bilgune Feminista
Bagara, bagaude, bagoaz!premium
Emakumeak* gara, transak*, butch-ak, maritxuak, bollerak, kaskarinak, arrazializatutako gorputzak, arauz kanpoko funtzionaltasuna daukagunok… Sexualitatearen disidenteak gara, sistemak zokoratutako horiek gara… Ez gara merkantzia baliagarria eredu heteropatriarkal honentzako. Txueka eredua, gay friendly eta antzekoen bitartez xurgatu ditu sistemak gure identitateen izaera politikoak, eta, baita, kontsumo- gai bihurtzen saiatu ere. Bi aukera ditugu, beraz: Asimilatuak izan, euren […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista