Klittoteka

“Sektorea duindu behar da. Lana debalde egitea nahi dute”premium
Zaintzarako lan-baldintza duinak aldarrikatuz, 118garren greba eguna beteko dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek urriaren 18an. Zinemaldia baliatuta, ‘Zaintzaldia’ egin dute Saguesen: erakundeek sektorea feminizatuta eta ikusezin mantendu nahi dutela salatu dute Ana Sastre, Txara II egoitzako langileak eta Aintzane Orbegozo, ELA sindikatuko ordezkariak.
premium
Ana Iruretagoyena
Hiru eguneko egitaraua aurkeztu du EHko Mugimendu Feministak, ‘mugarri’ izango diren jardunaldietarakopremium
Guztira ehundik gora ponentzia, tailer eta kultur-proposamen aurkeztu dira Euskal Herriko bazter askotatik. Bost ildo nagusiren baitan antolatu dira proposamenak eta egunak. Izen-ematea urriaren 7rarte dago zabalik. Azken txanpan buru-belarri sartuta dago Euskal Herriko mugimendu feminista autonomoa, azaroaren 1, 2 eta 3an Durangon izango diren V. Jardunaldi Feministak antolatzen. Guztia “prest ez, baina bideratuta” dutela […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Irailak 28, Abortu Seguru, Legal eta Doakoaren Aldeko Nazioarteko Egunapremium
Euskal Herrian ere! Euskal Herriko mugimendu feministek mobilizaziorako deialdia egiten dugu. Guk ere abortatzen dugulako. Euskal Herritik, aurten, indarra bidali nahi zaie oraindik abortatzeko eskubidea ez duten munduko emakume guztiei. Abortua ez delako aukera bat izan behar, eskubide bat baizik. Eta gaur egun, oraindik, badira munduan herrialde asko ez dutenak eskubide hau bermatzen. El Salvadorren, […]
premium
Avatar
“Gau horretan denak gainezka egin zigun, eta egoera jasangaitza iruditu zitzaigun”premium
Jai gogorrak pasa dituzte Maddi Zubillagak (Aiete, 1991) eta Leire Bayonek (Aiete, 1993). Donostiako Piraten Zirgari taldeko kideak dira biak, eta kaiko jaigunean, Puntu Morean, Aste Nagusiko erasoak kudeatzeaz arduratu dira gainerako hainbat kiderekin batera. Aurten, lehen aldiz, jai egun bat bertan behera utzi dute eraso matxistak salatzeko. Iaz sortu zenuten Zirgari lan taldea. Aurten […]
premium
Malen Aldalur
Irakurketa feminista bat G7azpremium
Mundu mailako zazpi botere ekonomiko, politiko eta militar gorenak ordezkatzen dituen G7a gure lurretan elkartuko da aurtengo abuztuan Miarritzen, Euskal Herrian. Nazioarteko politikan benetako inpaktua suposatzen duen batzarra da G7 deituriko “foru informal” delako hau, kapitalismoaren garapena ahalbidetu eta sustatzeko beharrezkoa duten bilkura nagusia. Geure egunerokoan, geure herrietan eta geure gorputzetan garatzen den kapitalismoaz ari […]
premium
Avatar
Udan ze plan?premium
Amaia Zufia, Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea Uztaila da eta gogotsu nago hain beharrezko ditudan oporrak heltzeko. Abiadura handiko tren hau geldiarazi nahi dut, ikasturteko estresak utzitako ebakiak osatu, eta distantzia hartu nahi dut lanean zein etxebizitzarekin izan ditudan aldaketak eragindako ziurgabetasunetik. Eta hasi da zalaparta: udarako ze plan? Oporrak norekin egingo dituzu? Nora zoaz […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
Sorgin asko eta anitzak garapremium
Artikulu hau hilero Klitto!k Irutxuloko Hitzan egiten duen kolaboraziorako idatzia izan da. Iritsi da ikasturtea amaierara. Amantalak etxera eraman, udako ordutegiarekin hasi, lan ostean hondartzan azken eguzki izpiak aprobetxatu, jaiez jai ibiltzeko kronogramak egin, eta Irutxuloko Hitzaren ikasturteko azken kolaborazioa idatzi. Bai, gu ere iritsi gara amaierara. Jaietan murgilduta dago dagoeneko hiria, astekari hau begiratu […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
“Berdintasunean hezi daitekeenaren adibide garbia da Skolae”premium
Marian Moreno Skolae izeneko Nafarroako hezkidetza programaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren II. Hezkidetza planaren diseinuan parte hartu du  Marian Moreno (Leon, 1964) irakasle, idazle eta hezkidetzan adituak. Orain, Skolae hezkidetza programa prestatu izanagatik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak deklaratzera deitu du beste lau aditu eta irakasleak trebatzen ari diren bost lagunekin batera. Plataforma Nacional […]
premium
Malen Aldalur
“Erakundeen helburua da disidentzia sexualaren identitateak instrumentalizatu, komertzializatu eta hustea”premium
Elkarrizketa hau Klittok Hirutxuloko Hitzan hilabetero egiten duen kolaborazioan argitaratu da. Ibai Fresnedo eta Joseba Gabilondo, Hiruki Larroxako eta Harro plataformako kideak Euskal Herriko hamar LGTB elkartek Harro Plataforma sortu dute, zuriketari eta faxismoari aurre egiteko. Ekainaren 15ean, Guardetxean egingo dute aurkezpen ekitaldia. Euskal Herriko transmaribibollo plataforma aurkeztuko duzue Guardetxean. Harro deitu diozue. Izenaren inguruan […]
premium
Ana Iruretagoyena
Etxeko eta zainketetako emakume langileen bizitzak ere, erdigunera!premium
Aurten Euskal Herrian antolatutako greba feministaren lelo eta eskari nagusia “bizitza erdigunean” jartzea izan zen. Ehunka milaka emakume* atera ziren kaleetara heteropatriarkatu kapitalistari planto egiteko. Noren bizitzaz ari gara hizketan, ordea? Aurrerapausoak eman ditugula badirudi ere, ez dugu urrutira joan beharrik ikusteko euskal gizartean ere alfonbra azpian ezkutatzen dugula ‘zikinkeria’. Maiatzaren 18an, etxeko eta zainketetako […]
premium
Avatar