Iritziak

Gora gu!premium
Gasteiztik Pariseko ziegetaraino iritsi zaigu zuen oihartzuna. Eta ez da gutxiagorako, hamabi mila eta ehun lagun pasatxok zalaparta ederra egin baitzenuten hilaren 9an burutu zen manifestazioan. Sinetsi ezinik jaso genuen berria, emozioz beteta eta hunkituta. Ni, behinik behin, hor hasi nintzen saltoka eta txaloka bakar-bakarrik txaboloan, ”onenak gara, onenak gara” ahapeka xuxurlatuz, irribarrea eta harrotasuna […]
premium
Maiatzaren batean bandera moreak airean: Nor gara langile klasea?premium
2016eko maiatzaren lehena langile klasearen nazioarteko borroka eguna dugu. Lana, edo hobeki esanda, soldatapeko enplegu duin baten aldeko eskubidearen aldarrikapen eta borroka eguna. Tradizioz, sindikatuek ordezkatu eta defenditzen duten eguna. Emakumeok enplegu eta bizi baldintza duin batzuen aldeko borrokan beti tinko jardun izan gara lan merkatu formaletik, honen bazterretatik eta, batez ere, honetatik kanpo. Ukaezinak […]
premium
EH Emakumeen Mundu Martxa
Zenbat arrazoi Kattalinpremium
Hernaniko Kale Nagusitik maldan gora nindoala entzun nuen lehen oihuak larunbat gau osoan izango nuen haserrea piztu zidan. “Eh morena!” oihukatu zidan sagardotegira etorri ziren eta ordu hartarako mozkorrak zeuden gizonetako batek. Orduan etorri zitzaidan burura gaztetxoagoa nintzen garaian ematen nuen kale buelta lagunekin geratu nintzen lekura heldu arte, mozkor tartetik ez pasatze arren. Barrutik […]
premium
Uxue Bereziartua
Amabilitateazpremium
Aurreko asteartean Azpimarran Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketak gako berriak eman zizkigun batzuoi Euskal Estatu Duina delakoaren inguruan. Maddalen Iriarte zorrotz, feminista batzuoi poza eman zigun euskal emakumeon inguruko hausnarketak, are gehiago, jendarte honen hirugarren iraultza potoloena abian zela eta emakumeok egiten ari garena dela entzutean, oraindik eta gehiago, kontuan hartuz lehen iraultza nagusia delakoak (neolitikoak), besteak beste emakumeok esparru pribatura […]
premium
Maider Galardi
Mozal legea, patriarkatuaren araupremium
Astebetea bete gabe irakurri ditut bi albisteak: lehenik, Argiako kazetari Axier Lopezi 601 euroko isuna ipini diola Espainiako Gobernuak, Mozal Lege indarrean sartu berria baliatuta; ondoren, Lopezen kasuaren berri eman duen Guardian egunkari ingelesak berorrek ikerketa egin duela, bere kazetariei iristen zaizkien irain eta mehatxuak aztertu dituztela, eta emaitza izugarri harrigarriak argitara ekarri, izan ere, […]
premium
Danele Sarriugarte
Alu baten formapremium
1. Larunbat goizaldean guztia da laino hotza ere etorri da Gasteizeraino halakorik ez nuen sentitu gaurdaino oilo azalez nator Virgen Blancaraino; moretik gehiago du birjinetik baino. 2. Ekitaldian irri bat dut aurpegian askori sartu zaie behatza begian ez eremu marjinal, ez periferian… behingoz jarri direnez horren agerian inor baztertu gabe bazterrak erdian. 3. Sarritan guk […]
premium
Ane Labaka
Erantzun feministak prest!premium
Egun seinalatua zen gaurkoa. Orain dela hilabeteetatik agendan gorriz eta bi aldiz borobilduta geneukana. 11 erasoaren aurrean 12 erantzun emateko PREST geunden. Gasteiz betetzea zen asmoa, gure gorputzek kaleak hartzea; elkarrekin oihukatzea, dantzatzea, kantatzea, haserretzea, gozatzea… Eta lortu dugu. 12.000 lagun, 12.000 lagun feminista elkarrekin. Goizean goizetik arnasten zen kalean handia izango zela gaurkoa; gogoangarria. […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Tipulak eta fobiakpremium
Haurrak sardea eskuan hartu eta susmo txarrenarekin begiratu dio mahaian jarritako platerari. Gurasoek “jan ezazu, ez dauka tipularik” enegarrenez errepikatu diote. Baina haurrak badaki baduela, eta segituan ikusi du lehenengo zatia, bere mizkinkeriari esker trebatu duen teknika baliatuz. Plateraren ertza aukeratu du tipula zatitxoa uzteko, baina iluntzera arte egon liteke mahaian, zati guztiak izkinan biltzekotan. […]
premium
Itzea Urkizu
Paranoika zioen ene barne ahots patriarkalakpremium
2016ko apirilak 3, igandea, goizeko 8:00ak, egun argiz Donostiako Bulebarrean. Ohiko isiltasun lasaia apurtuz, urrutitik bikote heterosexual gazte bat zirudiena garraxi betean zen. Barruko ahots batek alertak piztu zizkidan, esna harrapa nazala patriarkatuak, badakigunez. Eta ondotik zetorkidan beste ahots bat nire artean, patriarkatu horrek hainbestetan errepikatu didan ahohandia eta gehiegizkoa naizela azaltzen, eta lasai egoteko, […]
premium
Ana Iruretagoyena