Iritziak

La Manadaren epaiaren harira, bertso sorta!premium
  La Manadaren epaiaren harira Lekeitiotik iritsi zaizkigun bertsoak! Bertsoak: Naiara Perez Iglesiaz Ahotsak: Julia Piñel Arribas eta Amaiur Siejo Diaz Emakumea nahieran erabili dutenean askatasunik eman diete azkenik trukean jokaldi zikin artean justizia era berean manada handi bat egingo dugu bien bitartean (bis)   Ezetza ezetza dala ulertzen erraza zala matematikan 1 eta 1 […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Festa dezagun gaurdanik geroa!premium
Aurten ere, San Juan suek iragarriko dute gure herrietako jaiak iritsiko direla. Gogoa sentituko duzu, betebehar, estres, kontrol eta gehiegizko planifikaziotik aldenduta, aspaldiko lagunak, senideak, bizilagun maitatu edo ditxosozko horiekin batera kaleko giroaz gozatzeko. Baino aurten ere, zeure buruari galdetuko diozu zenbat erasoren aurrean erantzun beharko duzun; edo zenbat desfase eszena negargarri ikusiko dituzun, zenbat […]
premium
Hernaniko Bilgune Feminista
Bagara, bagaude, bagoaz!premium
Emakumeak* gara, transak*, butch-ak, maritxuak, bollerak, kaskarinak, arrazializatutako gorputzak, arauz kanpoko funtzionaltasuna daukagunok… Sexualitatearen disidenteak gara, sistemak zokoratutako horiek gara… Ez gara merkantzia baliagarria eredu heteropatriarkal honentzako. Txueka eredua, gay friendly eta antzekoen bitartez xurgatu ditu sistemak gure identitateen izaera politikoak, eta, baita, kontsumo- gai bihurtzen saiatu ere. Bi aukera ditugu, beraz: Asimilatuak izan, euren […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
(H)a(r)ri ginen, (H)a(r)ri garapremium
Emarauna aldizkarirako Maider Galardi Klittoko kideak idatzitako testua. Ez ginen berun artean jaio, baina nire ama ahizpaz erditu zen egunean gurutzatu genuen ospitalean Miguel Angel Blancoren gorpu oraindik erdi hilotza. Ez ginen hazi kale grisetan, baina urtarrileko manifestazioekin betetzen genituen urteak (amaren altzoan edo lepo gainean, ahizparen eskutik ondoren, kuadrillako lagunekin konturatu orduko). Ez ginen […]
premium
Maider Galardi
Maiatzaren 1ean, hiru eta mila aldiz errebelde!premium
Ezagutzen dugun mundua desegiten ari da, kapitalismoa birfundatze ziklo batean baitago. Aurrerabidearen, berdintasunaren eta ongizatearen promesarekin seduzitu nahi gintuen kapitalismo batetik, maskararik gabe, gutxi batzuentzako lekua besterik ez dagoela aitortzen duen kapitalismo batera igarotzen ari gara. Atarian dugun proiektu neoliberala sakontzen ari da, bai autoritarismoan, bai klase hierarkia arrazistetan eta patriarkaletan; besteak beste: ondare komunen […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista
Amorrutikpremium
Bazkaria eztarritik behera joateko moduko izan da eguerdiko albistea. Ez da ezustean iritsi. Hilabete luzez egon zaizkigu begi-belarriak prestatzen etor zitekeenerako. Gaur goizean irratiko ahots ugariri entzun diet esaten posible zela halako epai bat iristea. Desadostasunak omen zeuden epaileen artean. DESADOSTASUNAK. Izan ere, ez omen zen niri iruditu bezain erraza epaia: San Ferminetan etxeko atari […]
premium
Malen Aldalur
Gatazkaren memoria, memoriaren gatazkapremium
2017.11.16. Belen Gonzalez Peñalba euskal militantea hil zen minbiziaren ondorioz Donostiako Onkologikoan. Etxean egon zen azken 8 urteetan, baina preso. Eta preso hil zen, segurtasunezko eskumuturrekoa jarrita. Gutxi izango ziren milurte berria hasi aurretik ardurazko postuak hartu zituzten andreak. Bera izan zen horietako bat, eta Aljerren aritu zen negoziazioetan. Bazuen ahotsa gizonezkoen espazio monopolizatuan. 2017.11.26. […]
premium
Maider Galardi
Gizonon paperazpremium
Galduta ikusi ditut azken asteotan inguruko zenbait gizon greba feministaren harira. Horietako batzuk feminismoaren ideiekin aski kontzientziatuta, besteak ez hainbeste. Gizonok guzti honetan jokatzen dugun rolaz galdezka edo greba egitearen arrazoiengatik zalantzati. Aldiz, bakarra ere ez dut entzun urte osoko norbere jarrerez gogoeta egiten edo maskulinitateaz hausnartzen. Bada, nola ez, gisa honetako aldarrikapenekin baztertua sentitzen […]
premium
Euskal Herriko emakumeok * planto!premium
Euskal Herriko Mugimendu Feministak hilabeteak daramatza martxoaren 8a prestatzen. Alabaina, aurten desberdina izanen da martxoaren 8a: Euskal Herriko emakumeok* nazioarteko Greba Feministarekin bat eginen dugu. 177 herrialdetan egin da emakumeok* lanik ez egiteko deialdia, eta ez da edonolako erronka; izan ere, zer da Greba Feminista bat? Ohiko moldeetatik aterako den greba bat deitzen dugu. Greba […]
premium
KOLO(r)SALA IZANGO DA!premium
Zezen bat, zaldi bat, usoa eta kandelatxo bat. Beherago, beso bat. Besoa bakarrik. Pertsonarik gabe. Eta buru bat, lurrean. Jada bizirik ez dagoen umea eta emakume bat. Negarrez. Biluzik. Zuria, beltza eta grisa. Sua ere azaltzen da nonbait. Baina ez da inguruan dantza egitera gonbidatzen zaituen horietakoa. Ezta hondamendi natural batek sortutakoa ere. Bonbek sortutako […]
premium
Euskal herriko bilgune feminista