Erreportajeak

Anorexiaz eta inkisidoreen dantza ilunaz zenbait obserbaziopremium
Eugenia Cooney, 22 urteko youtube izar estatubatuarra, mintzagai bilakatu da ‘Change.org’ plataformaren bidez hedaturiko eskakizun bat medio: 10.000 sinaduratik gora bildu zituen honen youtube kontuaren behin behineko itxiera erreklamatzen zuen eskaera orri birtualak. Gorpuzten duen muturreko argaltasuna, horra gaztea jendartearen partetik jasotzen dabilen lintxamenduaren zergatia. ‘Youtuber’ honen kasuak erraz lortu du hedabideen agendetan tarte bat […]
premium
Amaia Lekunberri
Lodifobiapremium
Topatuko kideekin batera azken hilabeteetan lantzen ibili garen gaia da lodifobia. Zapalkuntza mahaigaineratzeko helburuarekin, elkarlanean, honen inguruko ikus-entzunezko eta idatzizko erreportaje sorta ekoitzi ditugu. Hemen egindako lanaren emaitza, gozatu!
premium
Kitto eta Topatu
Esku ikusezinotan balego etorkizuneko nekazaritza?premium
Emakume laborarien lana ez da ikusten. Bere ekarpen ekonomikoa ez da inon kontatzen: asko eta asko ez dira ageri ez Gizarte Segurantzan, eta ez dira ekoizpenen titular. Emakume Baserritarren Estatutuak egoera hori orekatzen asmatuko ote du? Gizarte matxistaren ondorio den ikusezintasun honez gain, Europatik bultzatu den nekazaritza ereduak ere emakumeak nekazaritzatik bota ditu. Aldiz, ertz-ertzekoak diren emakume baserritarrek argi dute nekazaritzaren etorkizuna eurek landu izan duten ereduak duela.
premium
Argia
Alternatiba feministak, Kurdistanetik Portugalera martxanpremium
“Martxan jarraituko dugu guztiak aske izan arte”. Horra hor Emakumeen Mundu Martxaren helburua; emakumeak askatzea. Martxoaren 8an abiatu zen Kurdistanetik eta urriaren 17an iritsiko da Portugalera; tartean, Euskal Herritik igaroko da.
premium
Malen Aldalur
Odolusteagatik ordaindu behar. Zenbat?premium
Kanadan zerga guztiak kendu dizkiete tanpoiei eta konpresei, herri ekimenez sortutako lege baten bidez Hego Euskal Herrian bizi garen emakumeok ia 2.000€ inguru xahutuko ditugu osotara, bizitzan zehar, hilekorako erositako higiene produktuetan. 33 urtez, gutxi gorabehera, hilabetero odolustuta, ia 400 hilekori egiten diegu aurre gure bizitzan. 8.000 bat tanpoi, hainbeste konpresa. Merkatura atera berri den […]
premium
Ana Iruretagoyena
Zaintza partekatua: parekidea?premium
Eusko Legebiltzarrak onartu du zaintza partekatuaren legea, EAJ, PP eta UPDren babesarekin. PSE abstenitu egin da puntu gehienetan eta EH Bilduk aurka bozkatu du. Orain hiru urte guraso bananduen Kidetza elkarteak aurkeztu zuen herri ekinbide legegilea, nahiz eta parlamentuak aldaketa asko egin dizkion hasierako proposamenari. Testuak berdintasun eta erantzunkidetasun kontzeptuak aipatzen ditu helburuetan, baina mugimendu […]
premium
Malen Aldalur
Women In Black Bilbora bueltatuko da ekainaren 26anpremium
Beltzez jantzitako emakumeek hartuko dute, beste behin, ekainaren 26an Bilboko Gran Via, gorputz hilak irudikatuz. El Corte Ingleseko kutsu modernoa apurtu eta metrotik atera berri direnen arreta deitzeko balioko du behinik behin. Helburua: Indarkeria matxista ikusaraztea eta salatzea. Atzean, Women In Black mugimendua.
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati