Klitto! topaketa egingo dugu irailaren 29an
 klitto! 2018-09-06

Orain dela hiru urte sortu genuen proiektua ilusio handiz eta maitasunez beteta iritsi da gaur arte, eta hala jarraitu nahi dugu denbora luzez! Horretarako, zure laguntza behar dugu, proiektua indarberritu eta bertan Klittotik ateratzen zaiguna egiten jarraitzeko!

Feminismotik eta euskaraz mundua begiratzeko eta kontatzeko sortu zen Klitto! eta oraindik badugu nori, zeri eta nora begiratua eta kontatua. Horregatik behar ditugu gurekin ahalik eta begi/belarri gehien. Tripetatik idazten, ertzak errimekin biribiltzen, maite duguna marrazten, gertatzen zaiguna kontatzen jarraitu nahi dugu, feminismotik eta euskaraz. Barrenak husteko, hausnartzeko eta ikasteko espazio ireki bat izatea nahi dugu eta horregatik nahi zaitugu gurekin!

Irailaren 29an 10:00etan elkartuko gara ikasturte berrirako asmoak eta indarrak neurtzeko, Donostiako Egia auzoan, Irutxuloko Hitzak, Joxemi Zumalabek eta Egia Bizirik elkarteak partekatzen duten lokalean (Ametzagaña 19). Topaketetara etorri nahi baduzu, etorri ezin duzun arren moduren batera Klitto!n parte hartu nahi baduzu edo edozein zalantza galdetu nahi badiguzu, idatzi klittoataridigitala@gmail.com helbidera!

Bidea zurekin ikasteko, gozatzeko eta egiteko gogoz gaude! GORA BORROKA FEMINISTA!

 

Eguna: Irailak 29

Ordua: 10:00-14:00

Lekua: Ametzagaña 19, Donostia

 

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *