KLITTO! atari digitala jaio da: feminismoaz eta feminismotik, euskaraz
klitto! 2015-06-25

Proiektua kafe baten bueltan erditu zen, erditu genuen. Asmo handirik gabe eta asmo handiekin. Euskaraz sortu zen, euskaraz jarraitzeko. Erditze hutsak ez gaitu jabe egiten, eta beraz, KLITTO! zure zaintzapean egotea nahi dugu.

Lotsetatik, beldurretatik, segurtasun ezetatik askatzen gabiltza oraindik, eta zu ere askatu nahi zaitugu. Baditugu ilusioa, gogoa, asmoa, denbora. Baina ez da errez hastea.

Feminismoak behar du euskara, eta euskarak behar du feminismoa. Guk ahalegina egingo dugu txikitik, zuen esku dago haztea.

Hamaika arazori aurre egin behako diegu, pertsonaletatik hasi, eta inguratzen gaituztenetaraino. Erronka gisa planteatu genuen proiektua, eta gogoz, irriz eta ilusioz atera dugu pixkanaka aurrera. Beldurrak beldur, bagara nor.

Ateak zabalik daude, jarri harremanetan gurekin beldurrik gabe (edo beldur eta guzti), zuk eta biok egingo dugu KLITTO!

KLITTO

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

5 Iruzkin

  1. iepa, ez dakit konturatu zareten, “Klitto sarean” orrialdearen beheko aldean duzuen loturan, facebookeko loturak mutil baten facebookera eramaten zaitu…

  2. […] Feminismoaren inguruan euskaraz aritzeko gune espezializatu baten falta sumatuta, Klitto! atari digitala sortu dute. Hiru emakume gaztek abiatu dute egitasmoa, baina gaian interesa duen edonork parte hartzea nahiko lukete. Helburua da Euskal Herri osoko talde eta norbanako feministei ahotsa eta protagonismoa ematea (irakurri hemen proiektuaren baloreak eta xedeak). […]

  3. @
    Arabako Mendialdea, abuztuaren 13an
    Gasteizeko jaietan jazotako eraso matxisten aurrean gure elkartasun eta babes guztia adierazi nahi dugu: bai erasoa salatu zuen emakumeari, bai eta Gasteizeko plataforma feministari, jaietan ere bestelako gizarte eredu baten alde lan egiteagatik, zeinetan emakumeok nahiz LGTB kolektiboko kideok gertatutako egoerarik gabe berdintasunez jaiak ere bizi ahal izateko.
    Erasoak ikustaraztearen eta salatzearen bideek gutxinaka hauek gizartean eduki dezaketen babesa nahiz naturaltasuna txikitzea ekarriko dutela uste dugu. Horrelako erasoak ez eremu publikoan ezta pribatuan ere ezin ditugulako baimendu.
    Azken egunotan Gasteizen, Arabako Mendialdean nahiz edozein txokotan emakume izanagatik edo heteronormatibitatetik at dauden jarrerak edukitzeagatik erasoak jasan dituzten orori gure babesik handiena eta erasoen salaketa helarazi nahi dugu.
    Eraso denek jatorri berdina daukatela uste dugu eta horregatik hauek erauztearen alde borrokan ari diren pentsonei ere gure babes osoa.
    Lamingorriak, Arabako Mendialdeko Emakumeak

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *