Itzalpean
Gorane Ayesta 2017-11-07

Progresioan sustraituriko sistema ororen bihotzean,
zientzia litzateke ezagutzaz hornitzeko gizakiok dugun motorea.
Kolore anitzetako ezaguera,
adarkatuz doaz asetzeko nolabait jakinminaren gose amaigabea.
Eta zer ote dago ezezaguna den mugaren bestaldean?
Batzuek ausartu dira,
ezer ez dagoen espazio horretan murgilduta ezezagunari irekitzeko atea.
Hipotesi, ideia xumeetatik abiatuta adarkatzeko porrot zein arrakasta katea.
Horra figura hauen hazitxoaren garrantzia
Berauen lana errekonozitua izateko hezkuntzak emaniko premia…

Jolastu dezakegun bada,
izendatuz datozkigun autore, pentsalari, zientzialarien… izenak banan-banan.
Kasualitatea al da?
Emakumeen presentziarik ba al da?
Jo dezagun bada,
urtez urte jarraitu diguten testuliburuetako pertsonak aztertzera banan-banan
Kasualitatea al da?
Emakumeen presentziarik ba al da?

Azaroak 7aren ostean
emakume zientzialari erreferentea izandakoaren jaiotzaren150. urteurrenean,
gogora ekar ditzagun Marie Curie eta gainerakoak,
zientziak eta hezkuntzak lurperatu baititu itzalpean.
Gizartearen memoriaren zulo beltzean.
Noiz arte heziko gaituzue lorpen oro gizon txuriaren izerdipean emana denaren ustean?

Gorane Ayesta
Gorane Ayesta

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *