Isolamendutik atera dituzte Agurtzane Delgado eta Ainhoa Mujika euskal presoak
klitto! 2018-02-21

Komunak garbitzearen lan behartuari uko egiteagatik Granadako (Espainia) espetxeko zuzendaritzak zigortu zituen isolamendura joan den urteko maiatzean. Orduan salatu zuten gizonezko presoek ez zeudela horrelako lanik egitera behartuta, eta emakumeen aurkako diskriminazioa zela salatu zuten.

Ordutik, zortzi hilabete eman dituzte bi emakume hauek isolamenduan, eta ugariak izan dira haien egoera salatzeko egindako elkarretaratzeak eta ekintzak. Besteak beste, Granadako espetxeko euskal preso gizonezkoek protestak abiatu zituzten, eta joan den azaroaren 25ean sinadura bilketa abiatu zuen mugimendu feministak.

Klitton ere landu genuen gaia, Pikara Magazinerako idatzitako erreportaje honetan:

Espetxeetako periferiak

Etxeratek baieztatu duenez, bertan behera gelditu da Delgado eta Mujikaren aurkako neurria, eta salatu dute salbuespenezko neurriak ezarri zaizkiela beste behin ere andrazko euskal presoei.

Egun, 40 dira kartzelan dauden euskal preso emakumeak, eta horien %93 daude bakarrik, kiderik gabe. Bataz beste, haien senideek 749 kilometroko bidea egin behar dutela ere salatu du senide eta lagunen elkarteak.

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *