Iletsua naiz, baina harro nago?

Zu bezala ipurdian ilerik gabe jaio nintzen. Ikastolako garaian ez nintzen izan lehena bibotea irten zitzaiona, ze presio. Urteak pasa ahala zakilaren buelta baso bihurtu, aurpegia bizarrez estali eta geroztik ilez ile gorputza bete zait. Iletsua naiz, baina harro nago?

0000842134

Nerabezaroan telebista eta aldizkarietan ikusten nituen gizonezko perfektu, gimnasiotar eta depilatuak inguruan agertzen hasi ziren. Bizarra kendu eta ia gorputz osoa depilatzen hasi ziren koadrilako lagunak. Euskaldunak direlako edo, nire lagunek gerritik gora depilatzen zuten gorputza bakarrik. Zakilaren inguruko ileak depilatzea birilidadea galtzea balitza bezala. Dutxetako burla arrazoi izatearen beldur ziren gure gizontxoak. Uda garaian hondartzara joan behar zirenean depilatzen zuten gorputza, egun ere bai. Depilatu ostean amatxok edo aitatxok krema bizkarrean, ez erretzeko. Ai gure gizontxoak.

Hondartzan zeuden mutil “perfektu, gimnasiotar eta depilatuen” erdian jartzen nuen toalla. Kamiseta kendu eta begiraden presioa sentitzen nuen, imajinatzen nuen, asmatzen nuen. Uretarako bidea bihurtzen den “pase de modelos” ahalik eta azkarren eginaz. Uretara salto eta plast! lasai. Burmuinean sortzen diren konplexuetako bat, beste bat gehiago.

Baina uda urtero bukatzen da eta neguan ez da kamiseta gabe egoteko momentu asko egoten, behintzat Euskal Herrian. Agian gizon gimnasiotarrek bai, apika.

Ordutik ez naiz depilatu, nahiz eta aitortu behar dudan kutxillaren presioa sumatu dudala noizbehinka. “Zergatik ez zara depilatzen?”, “iletsua zara, e?”. Hamaika alditan esan izan didate mutil zein neskek. Depilatu eta gimnasiora joan. Uda ederra eta zoriontsua pasatzeko errezeta.

Hala ere, beste zenbaitetan kontrako mezuak ere entzun izan ditut; “macho iberico” edota “hombreton” adibidez. Eta noski, horrek nire buruan kontraesan edota noraeza sortu izan dit zenbaitetan. “Depilatu eta gimnasiotar” bat izan edota “macho iberico eta hombretoia” izanda uda zoragarria pasatu. Sistemaren sailkapen hegemoniko, heteronormatibo eta obsesiboan sailkatu azken finean.

Ez naiz depilatu. Ez dut bide bat edo bestea aukeratu ere. Ez dut gimnasiotar edota macho ibericoa izatearen artean aukeratu nahi. Ez dut izan behar den hori izan nahi, nahiz eta banaizen nire kontraesanen zerrenda luzean.

Harro nago? Bai, baina ez iletsua naizelako, ni naizelako. Ni izatearen erabakia hartu dudalako. Hondartzan kamiseta lasai kentzen dudalako eta nire lagun depilatuen ondoan paseatzean dudalako urertzetik. Oraingoan bi hankak urertzetik.

p.d: Muxu handi bat depilatzen ez diren emakumeei, zoragarriak zarete!

Mister Ni
Mister Ni

2 Iruzkin

  1. Ederto kontatzen duzu gaurko gizon gazteek pairatzen duten presioa, gero eta handiagoa. Zelako amorrua.
    Muxu bat zuretzat ere bai, beste pertsona iletsu baten partetik 🙂

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *