Hitz bik parrafo luze eta hamaika esaldiren korapiloak aska ditzakete, gehiagoren beharrik gabe. Esango dugu EZETZ; oihukatuko dugu NAHIKO; azalduko dugu BAGARA GAI, BAGARA NOR; erakutsiko dugu LIBRE bagerala ASKE. Hitz biren korapilo askeez, gehiagoren beharrik gabe.

Betaurreko morez, eta ohorez. Lotsak gordez.

Iraultzarik gardenenaren pozez.

Isilaren ozenez, ahots gorrez.

Zorrez eta lorez.

eta Klitto!

Irati Urkiola
Irati Urkiola Klitto!

“Euskal Ikasketetan Graduatua” hitzen atzean eraiki da egun naizena: donostiar exiliatua Bartzelonan, jakin gabe noiztik, jakin gabe noiz arte. Euskara irakasle Hizkuntza Eskolan, eta hamaika konturen ikasle kale bazterrean.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *