Albistean ikusten den irudia Rupi Kaur artistarena da. Hilekoa desmitifikatzeko argitaratu zuen irudi sortako argazkietako bat da, bere buruari ateratakoa. Bertan, galtzak eta maindireak hilekoaren odolez zikinduta daudela ikus daiteke, emakume guztiok igaro izan dugun egoera baten isla da irudia.

Rupi Kaur artistaren argazkia.
Rupi Kaur artistaren argazkia.

Argazkia Instagram sare sozialean argitaratu zuen eta zentsuratu egin zuten. Rupi Kaur-ek salatu du sare sozial honetan emakumeak ia bilutsik agertzeagatik ez dela ezer gertatzen, eta hilekoa, adiz, zentsuratuta dagoela. Hilero emakume guztiok dugun hilekoa zentsuratuta, naturala ez balitz bezala.

Zein jendartetan bizi gara? Bizitzako urte askotan zehar hilero bizi dugunaz lotsatu behar al gara? Gure gorputza, ama izateko aukera… hainbeste gauza barneratzen dituen hilekoaz lotsatu? Erotuta al gaude? Beharrezkoa iruditzen zaigu desmitifikatzea, naturaltasunez ulertzea.

Hori lortzeko hilekoaren zikloak eta ziklo bakoitzean emakumeok bizi ditugun aldaketen nondik norakoak ulertzea, mitoak deuseztea eta nazka alde batera uztea ezinbesteko pausuak dira.

Bide horretan lagungarri izan dakizueke “La luna en ti” dokumentala. Adibide ugari, elkarrizketak, zuzendariaren beraren esperientzia hilekoarekin, etab. ikusi eta entzun ahal izango dituzue bertan. Zuen multimedia artxiboan ezinbestekoetako bat bihurtuko da! Hilekoa naturaltasunez ulertu eta bizitzeko gonbita luzatzen dizuegu.

Kalaka - Nerea eta Ilazki
Kalaka - Nerea eta Ilazki Kalaka komunikazio parekidea

1 Iruzkin

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *