“Gorputz polit bat” izenburua duen liburuko argazkiak agertzen dira bideo honetan: Photoshop gabeko amen gorputzak islatzen dira bertan. Haurdunaldian pisua hartzea ohiko egoera izanik, erditzeen ondoren emakumeen gorputzak eraldatzea erabat normala izaten da. Jade Beall-ek, argazkien egile eta protagonistak, lehenengo pertsonan azaltzen du erditzearen ondoren depresio batean sartu zela itsusi eta nahastuta sentitzen zelako, eta ezin zuelako zoriontasuna topatu.

Gorputz polit bat” izenburua duen liburuko argazkiak agertzen dira bideo honetan: Photoshop gabeko amen gorputzak islatzen dira bertan. Haurdunaldian pisua hartzea ohiko egoera izanik, erditzeen ondoren emakumeen gorputzak eraldatzea erabat normala izaten da. Jade Beall-ek, argazkien egile eta protagonistak, lehenengo pertsonan azaltzen du erditzearen ondoren depresio batean sartu zela itsusi eta nahastuta sentitzen zelako, eta ezin zuelako zoriontasuna topatu.

Gorputzak, gure gorputzak, erditzeetan izandako eraldaketekin, denborak eragindako markekin, zimurrekin, bilakaera naturalarekin… maitatzera gonbidatzen gaitu, gure burua maitatzera, garen bezalakoak maitatzera.

Bideoak erditzeen ondorengo emakumeen gorputzak aipatzen baditu ere, guk erditu aurreko eta erditzen ez duten emakumeen gorputzak ere barneratu nahi ditugu hausnarketa honetan. Izan ere, gorputz guztiak desberdinak izan arren, oso zaila egiten zaigu hain zabalduta dauden estereotipoak kanporatzea. Adin konkretu bateko emakume argala, 90-60-90 neurria duena eta Photoshop bidez moldatua iristen zaigu etengabe komunikabideetako iragarkietatik, filmetatik, etab. Maiz kosta egiten da erreala ez den gurpil ero horretatik ateratzea, estereotipatutako rol, gorputz eta izaera horiek zoriontsu izatearekin parekatzen baitira.

Gorputz politak ditugu, gu geu garena izanik, gure bertute eta akats guztiekin, pozik biziz. Horixe gaurko mezua. Hautsi gure gain jarri nahi dituzten estereotipoekin! Maita ditzagun geure buruak, geure gorputzak.

Azken mezu honekin lotura duen abesti hau entzutea gomendatzen dizuegu: Uluka taldearen “Morez”.

Kalaka - Nerea eta Ilazki
Kalaka - Nerea eta Ilazki Kalaka komunikazio parekidea

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *