Gora señorak!
Uxue Bereziartua eta Malen Aldalur 2019-01-25
Ilustrazioa: Uxue Bereziartua

Atsegin ditugu señorak.

Dantzatzen dutenak, kantatzen dutenak, marrazten dutenak, hertzean daudenak.

Atsegin ditugu señorak. 

Amesten dutenak, amesten ez dutenak.

Atsegin ditugu señorak. 

Txoriburuak, “normalak” ez direnak, aho bizia dutenak, isilik daudenak. 

Atsegin ditugu señorak.

Asteroko txikiteoari hutsik egiten ez diotenak, etxetik irteten ez direnak. 

Atsegin ditugu señorak. 

Bidea urratu zutenak, bidea urratzen dutenak. 

Atsegin ditugu señorak. 

Ahotsa altxatu zutenak, burua makurtu zutenak. 

Atsegin ditugu señorak. 

Plastiko poltsak buruan jartzen dituztenak, bustitzen direnak.

Atsegin ditugu señorak.

Zaintzen dutenak, zainduak direnak.

Atsegin ditugu señorak. 

Neurrietan kabitzen direnak, neurrietan sartzen ez direnak. 

Atsegin ditugu señorak. 

Poltsan goxokiak eramaten dituztenak, goxokirik ez dituztenak.

Atsegin ditugu señorak.

Gure eredu izan direnak, gure eredu direnak.

Maite ditugu señorak. Gora señorak!

Uxue Bereziartua eta Malen Aldalur

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *