Gasteizko jaietako eraso matxistak salatzeko kontzentrazioa egingo dute

Gasteizko mugimendu feministak kontzentrazio batera deitzen du Gasteizko jaietan emandako eraso matxistak gaitzesteko; eta herritarrak eta erakundeak bertan parte hartzeko deialdia luzatzen du. Kontzentrazioa, abuztuaren 8an egingo da, 20.30ean, Andra Mari Zuriaren enparantzan. Mugimendu feministak ondorengo erasoen berri izan du:

Mugimendu feministaren bitartez:

  • Sexu eraso baten saiakera unibertsitateetako zonaldean.
  • Emakumeei hitzezko erasoak eta jazarpenak, gauez, etxerako bidean. Erasoak Aranbizkarra auzoan eta erdigunean eman ziren.
  • gizon batek bere ustezko bikotekideari egindako eraso fisikoa erdi gune-Diputazio inguruan.

Prentsan agertuak edota bestelako bitartekoen bidez:

  • sexu langile baten aurkako erasoa bezero baten aldetik.
  • Gizon batek bere bikotekideari egindako eraso fisikoa LogroƱo kaleko etxebizitza batean.
  • Azoka barrutiko langile batek bere bikoteari egindako eraso fisikoa.

Gaur arte, horiek izan dira ezagutu ditugun erasoak; hala ere, horrek ez du esan nahi gehiago egon ez direnik. Mugimendu feministaren telefonoak jasotako deiak eta txosna gunean kokatutako jaimara egindako bisitak, herritarren inplikazioa baieztatzen du, eta hori, mugimendu feministatik oso positiboki balorazten dugu.

Aldiz, jaietan eraso matxistei aurre egiteko ardura duten udal zerbitzuekiko koordinazio gabezia agerian utzi nahi dugu. Lehenik eta behin, eraso matxisten inguruko informazioa emateko udalak egokitutako stand-ak daukan ordutegia oso mugatua da. Ezagutu ditugun eraso gehienak gauez eman dira eta stand hori goizez eta arratsaldez bakarrik dago zabalik. Bigarrenik, mugimendu feminista behin eta berriz tematu behar izan da udaltzaigotik jasotzen ari ziren salaketen informazioa jasotzeko. Azkenik, zera salatu nahi dugu, jaiak hasi aurretik eta jaien bitartean, eraso matxisten gaineko informazio kartelak eta erasoak nola salatu azaltzen zuten materialak, behin eta berriz kendu direla.

Erasoei erantzuteko, abuztuaren 7an, gaueko 00.00tan, txosna gunean musika kendu zen eta ez zen zerbitzurik eskaini ondorengo 15 minutuetan. Bide batez, udalari protokoloa bete dezan eskatu nahi diogu, eta bertan hitzartu duen bezala, kontzertuak 5 minutuz gelditzea ere.

Avatar
Gasteizko Mugimendu Feminista

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *