Festa giroko eraso sexistak salatzeko manifestazioa deitu dute uztailaren 4an Iruñean
klitto! 2015-06-29

Farrukas taldeak deituta manifestazioa egingo dute uztailaren 4an taberna, txozna, kontzertu eta diskoteketan egiten diren eraso matxistak salatuz. Mobilizazioa Merkaderesetik abiatuko da gaueko 23:00etan.

Mani0704

Farrukaseko kideek gogorarazi dute aurten behin baino gehiagotan atera direla kalera Iruñerriko hainbat herritan jazotako eraso sexistak salatzeko. Uztailaren 4an egingo duten manifestazioarekin eraso horiei erantzutea da asmoa: “Nazkatuta gaude begirada lizunak, lerdetsuak, zirriak, piropo inbasiboak eta ukipenak aguantatzeaz”.

Kaleak “indarrez eta amorruz” hartuko dituztela azpimarratu dute: “Gaua eta kalea gureak ere badira, beldurra lekuz aldatuko dugu”. Argitu dute ez dutela genero maskulinoa orokorrean beldurtu nahi, baina bai erasotzailea: “Beldur nahikoa izan dezan nahi dugu eta zilegia da beldur nahikoa eragitea eraso ez gaitzan. Sistemak emakumeei eragiten dien beldurra biolentzia da, eta guk egiten duguna erantzutea da”.

Kaleko jazarpenez eta eraso matxistez nazkatuta dauden guztiei dei egin die beltzez jantzi eta Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan zehar euren amorrua adieraztera.

Manifestazioaren deialdirako prestatu duten bideoa:

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *