“Feminismoa sortu eta hedatu nahi dugu”
klitto! 2015-07-08

20150708_130821(1)

Lokal bat okupatu dute Bilbon emakume lesbiana, transexual eta feministen topagune izateko. Errekalde auzoan dago kokatua eta bost pixuko pabiloi bat da. Feminismoa sortu eta hedatzea du helburu, bertako kide batek azaldu duenez.

Nola sortzen da emakume lesbiana, transexual eta feministen topagune izango den espazio bat okupatzeko ideia?
Nahiko bapatekoa izan zen. Emakume gutxiren artean hasi genuen bidea eta pixkanaka jendea batzen ari da. Behar komun batzuei erantzun nahi genien, leku ez mixto baten falta somatzen genuen, eta ez mixtoa izateaz aparte bazegoen autogestionatua eta okupatua izatearen beharra ere, bereziki, inoren menpe ez egoteko.

Beharrei erantzuteko jaio da beraz.

Eta desioei.

Ez mixtoa, autogestionatua eta okupatua.

Beste espazio autogestionatu batzuetan bizi izan ditugu esperientziak eta azken finean, gehienetan, ez gara aske sentitu, horregatik behar dugu espazio ez mixto bat. Gure lana aurrera ateratzeko trabak edo gure ahotsa entzuteko arazoak izan ditugu. Autogestionatuaren beharra berriz, inoren menpe ez egoteko da. Feminismoan jarduten dugunok askotan diru laguntzengatik edo, instituzioen menpe egoten gara eta horregatik euren mesedetan lan egin behar izan dugu. Hori da ekidin nahi duguna.

Aurrera begira jartzeko eskatuko banizu…

Feminismoa sortu nahi dugu eta hemendik hedatu: Bilbora, Bizkaiara eta Euskal Herri osora.

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *