Arnasa eten zaizu, orgasmoa datorkizu,

Dasta dezakezu, izterrak heldu dizkidazu

Oihu egin duzu,

-Bukatu dut – diozu – gustatu zaizu?

Ez naiz aurkakoa esatera ausartu.

 

Irribarre inozente bat egin duzu marraztu

Ikusi ezin duenaren itsutasunean galdu

Ezin dut nire ezintasunak darion kiratsa soportatu,

Ene kontzientziari iskin eginez erantzun baitzaitut, mutu

-Zer gertatzen zaizu? – diozu – pentsakor ikusten zaitut

Ez naiz ezer esatera ausartu.

 

Nola esan? Nola esplikatu?

Sentitua naizela zulo bat duen objektu?

Zure kirtenarentzako jolasleku?

Nire erritmoak eta zureak ezin dutela elkar ulertu?

Tenpoak zurera egin dituzula markatu?

Niretzako gaua ez dela oraindik amaitu?

Ez dudala orgasmoa nahi adina aldiz dastatu?

 

Nola esan? Nola azaldu?

Beste behin sentitua naizela hegemonia honen esklabu

Bistaratzen dudalarik ezin dudala hitzik bata bestearen artean kateatu

Nahiko nuke ixiltasun hau apurtu, barrenak hustu

Ene mamuak plazaratu, zintzotasunez jokatu

Nire burua zaindu, maitatu…

Beraz, pentsamenduek hobe lukete dialogo forma hartu

Nola bestela gauzek aldatu beharra daukatela aldarrikatu?

-Nik ez dut bukatu…

-Niri ez zait gustatu…

-Gertatzen zait ez dudala plazerraren klimax-a laztandu…

 

Hezi, ikasi, ahaldundu

Informatu, partekatu, komunikatu, ausartu!

Horrelakoek ez gaitzatela mutu harrapatu

Iraultzak norberaren intimitatetik hasita behar baitu sustraitu

Gorane Ayesta
Gorane Ayesta

1 Iruzkin

  1. Maitale txar baten besoetan antzezturiko orgasmo-intziria bezain faltsua geratzen da, lehen pertsonan eta antza denez, bizipen intimo batetik konposatutako poema batean, bat-batean “hegemonia” eta “ahaldundu” bezalako hitzak sartzea. Nire ustez, jakina.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *