Euskal Herrian da Emakumeen Mundu Martxa
klitto! 2015-09-28

Gure gorputzak, gure territorioak. Martxan jarraituko dugu denok aske izan arte! lelopean martxoaren 8an abiatu zen Kurdistandik Emakumeen Mundu Martxako Europako karabana. Hainbat lurralde zeharkatu ostean, Kataluniatik iritsi da martxa Euskal Herrira.

emm

Tafallan eman diote ongi etorria, eta gurean izango da aste betez. Datorren igandean, urriak 5, utziko ditu herrialde euskaldunak Bilbotik martxa eginez, eta ekintza nazionala prestatu dute egun horretarako. Bilbokoa, baina, ez da euskal lurretan zehar martxak egingo duen ekintza bakarra. Topatuko kideek euren webgunean bildutako agendan kontsulta dezakezue egitaraua.

Karabana zuenera iritsi bitartean, gozatu Perlak taldeak eta Uxue Alberdik egindako abestiaz!

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

1 Iruzkin

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *