Gasteiz

Gasteizko jaietako eraso matxistak salatzeko kontzentrazioa egingo dutepremium
Gasteizko mugimendu feministak kontzentrazio batera deitzen du Gasteizko jaietan emandako eraso matxistak gaitzesteko; eta herritarrak eta erakundeak bertan parte hartzeko deialdia luzatzen du. Kontzentrazioa, abuztuaren 8an egingo da, 20.30ean, Andra Mari Zuriaren enparantzan. Mugimendu feministak ondorengo erasoen berri izan du: Mugimendu feministaren bitartez: Sexu eraso baten saiakera unibertsitateetako zonaldean. Emakumeei hitzezko erasoak eta jazarpenak, gauez, […]
premium
Erantzun feministak prest!premium
Egun seinalatua zen gaurkoa. Orain dela hilabeteetatik agendan gorriz eta bi aldiz borobilduta geneukana. 11 erasoaren aurrean 12 erantzun emateko PREST geunden. Gasteiz betetzea zen asmoa, gure gorputzek kaleak hartzea; elkarrekin oihukatzea, dantzatzea, kantatzea, haserretzea, gozatzea… Eta lortu dugu. 12.000 lagun, 12.000 lagun feminista elkarrekin. Goizean goizetik arnasten zen kalean handia izango zela gaurkoa; gogoangarria. […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Paranoika zioen ene barne ahots patriarkalakpremium
2016ko apirilak 3, igandea, goizeko 8:00ak, egun argiz Donostiako Bulebarrean. Ohiko isiltasun lasaia apurtuz, urrutitik bikote heterosexual gazte bat zirudiena garraxi betean zen. Barruko ahots batek alertak piztu zizkidan, esna harrapa nazala patriarkatuak, badakigunez. Eta ondotik zetorkidan beste ahots bat nire artean, patriarkatu horrek hainbestetan errepikatu didan ahohandia eta gehiegizkoa naizela azaltzen, eta lasai egoteko, […]
premium
Ana Iruretagoyena
Zuengatik (ere) Gasteizen izango naizpremium
Atzera kontaketa hasi da, 5-4-3… egun geratzen zaizkigu Gasteizen Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu duen indarkerien kontrako manifestazio nazionalerako. Jadanik eman dira milaka arrazoi Gasteizko kaleak betetzeko, jaso dira ehundaka testigantza, egongo ez direnak gogoan izan behar ditugula aldarrikatu dugu… Honekin guztiarekin argi dugu Apirilaren 9an 13:00tan non egongo garen. Baina badago egon ezingo duenik. […]
premium
Oihana Etxebarrieta
11 eraso, 12 erantzun. Feministok prest!premium
“11 eraso, 12 erantzun. Feministok prest!” lelopean, indarkeria matxistaren kontrako manifestazio nazionala deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak datorren larunbaterako. Mobilizazioa Gasteizen izango da, arratsaldeko 13.00ean, Bilbo Plazatik hasita. Egun osorako festa-giroko egitaraua ere antolatu dute. Feministok Prest! Mobilizazioaren aurkezpenean izan gara, Kattalin Miner eta Josebe Iturrioz koordinatzaileekin. Udako erasoei erantzuna eman asmoz antolatu dute […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Blusak, feministak, epaiketak eta kriminalizazioapremium
Zuriñe Rodríguez eta Montse Parra.   Pasa den astelehenean Blusen eta Nesken batzordeak agerraldi publikoa egin zuen Gasteizen. Bertan 2015eko jaietatik aurrera jasandako errespetu falta adierazteaz gain, komunikabide desberdinetan argitaratu diren hainbat iritzi artikulutan, beraiei buruz esandako gezurrak, eta azken hilabeteotan entzun behar izan dituzten irainak salatu zituzten. Zeharka eta paradoxikoki, mugimendu feministako bi nesken […]
premium
Kolonian edo Euskal Herrian, berdin-berdinpremium
Iraganeko mamua izango balitz bezala, aste honetan berriro aireratu da Blusa eta Nesken batzordearen eta feministen arteko gatazka. Aireratu edo berpiztu. Gara egunkarian orain dela ia bi aste (orain dela bi aste!) argitaratu zen artikulu bat izan da aitzakia. Artikulu horretan, Kolonian gabon zahar gauean gertatutakoaren berri eman den informazioaren kantitatea eta Euskal Herrian festetan […]
premium
Eraso osteko balantza orekatzeko, balantzeakpremium
Esan diogu agur abuztuari eta agurtu ditugu, era berean, Euskal Herriko hiriburuetako festa nagusiak. Iruñeko San Ferminekin hasi eta Bilboko Aste Nagusira arte, udara osoan jai eta dantza ibiltzeko parada izan dugu, hamaika herritan ere ospatu dira eta. Hiri nagusietan bizitakoaz, balantze ezin hobeak jaso ditugu agintarien (eta haien bozeramaileen) eskutik, bakoitza berean eskaini eta […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Iraintzaile irainduak Gasteizenpremium
Gaitzesgarria da Gasteizko Blusen eta Nesken Batzordeak Bilgune Feministaren aurkako manifestazioa egitea “No nos defendéis, nos ofendéis”. Lema horrekin egin dute gaur manifestazioa Gasteizen, Blusen eta Nesken Batzordeak deituta, Arabako Bilgune feministaren aurka.
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati