Erasoa

Eraso lodifoboen aurkako gidaliburuapremium
Eraso lodifoboa pertsona lodi baten kontrako bazterkeria sortzen duen edozein ekintza edo egoera da. Gidaliburu honek erantzun txikiak emango dizkizu, handi sentitu zaitezen
premium
Itsaso B
Paul gixajoa!premium
Arratsaldeko 16:00ak. Hain merezitako siesta ordua. Telebista piztu eta ETB2-ko “¡Qué me estás contando!” saioa jarri.  Blablabla… ZzZzZz…Paul Abasolo…Blablabla…ZzZzZzZ… Linchamiento popular… ZzZzZzZ… blablabla… No soy un enfermo, no puedo arrepentirme de unos abusos que no cometí… ZzZzZzZ… Blablabla… lo que este chaval está sufriendo por todo lo que está pasando durante estos años no sé […]
premium
PARE Deustuko gazte talde feminista
Udan ere: hamaika erasori, hamabi erantzunpremium
Ezin esan genezake, uda amaitzear den honetan, aurtengo hego Euskal Herriko jai nagusiei begirada eman eta ezer askorik aldatu denik. Iazko garai berean egin genuen balantzearen antzera, balorazio positiboz amaitu dute emakumeontzako arriskutsu izaten jarraitzen duten ekitaldiek. Baina erasoez haratago, aurten ikusi ditugun erantzun eta ekintza feministak goraipatu nahi genituzke. Ozen ekin zion oihu feministak […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Gasteizko jaietako eraso matxistak salatzeko kontzentrazioa egingo dutepremium
Gasteizko mugimendu feministak kontzentrazio batera deitzen du Gasteizko jaietan emandako eraso matxistak gaitzesteko; eta herritarrak eta erakundeak bertan parte hartzeko deialdia luzatzen du. Kontzentrazioa, abuztuaren 8an egingo da, 20.30ean, Andra Mari Zuriaren enparantzan. Mugimendu feministak ondorengo erasoen berri izan du: Mugimendu feministaren bitartez: Sexu eraso baten saiakera unibertsitateetako zonaldean. Emakumeei hitzezko erasoak eta jazarpenak, gauez, […]
premium
Gonak buruan jarriko ditugu, inork altxatu gabepremium
Noiz erasotu zintuzten lehenengoz? Eta noiz sentitu zinen erasotua aurreneko aldiz? Norbaitek pentsa dezake bataren eta bestearen erantzunek berdina behar luketela izan. Hau da, erasoa ez dela eraso hala dela sentitzen duzun arte. Orain gutxi, Twitterren emakume batek bere ilobaren kasua kontatu zuen: sei urtetxo zituen neskatoak eta badirudi jolas orduetan ezin jolastuta geratzen zela […]
premium
Malen Aldalur
Zenbat arrazoi Kattalinpremium
Hernaniko Kale Nagusitik maldan gora nindoala entzun nuen lehen oihuak larunbat gau osoan izango nuen haserrea piztu zidan. “Eh morena!” oihukatu zidan sagardotegira etorri ziren eta ordu hartarako mozkorrak zeuden gizonetako batek. Orduan etorri zitzaidan burura gaztetxoagoa nintzen garaian ematen nuen kale buelta lagunekin geratu nintzen lekura heldu arte, mozkor tartetik ez pasatze arren. Barrutik […]
premium
Uxue Bereziartua
Paranoika zioen ene barne ahots patriarkalakpremium
2016ko apirilak 3, igandea, goizeko 8:00ak, egun argiz Donostiako Bulebarrean. Ohiko isiltasun lasaia apurtuz, urrutitik bikote heterosexual gazte bat zirudiena garraxi betean zen. Barruko ahots batek alertak piztu zizkidan, esna harrapa nazala patriarkatuak, badakigunez. Eta ondotik zetorkidan beste ahots bat nire artean, patriarkatu horrek hainbestetan errepikatu didan ahohandia eta gehiegizkoa naizela azaltzen, eta lasai egoteko, […]
premium
Ana Iruretagoyena
11 eraso, 12 erantzun. Feministok prest!premium
“11 eraso, 12 erantzun. Feministok prest!” lelopean, indarkeria matxistaren kontrako manifestazio nazionala deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak datorren larunbaterako. Mobilizazioa Gasteizen izango da, arratsaldeko 13.00ean, Bilbo Plazatik hasita. Egun osorako festa-giroko egitaraua ere antolatu dute. Feministok Prest! Mobilizazioaren aurkezpenean izan gara, Kattalin Miner eta Josebe Iturrioz koordinatzaileekin. Udako erasoei erantzuna eman asmoz antolatu dute […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Karnabaletako zozketa sariapremium
Ikasle eta gazte baina gurasoez apur bat burujabeago izan nahi dugunon artean, askok asteburuetan taberna zuloko lan prekarioa onartu dugulakoan nago. Gutako asko emakumeak izango gara, eta ugari Herriko Tabernetako langileak. Lan baldintza duinen aldeko manifestazioetan ibili arren, autogestioaren inguruko hausnarketak egin arren eta bestelako bizi eredu bat sutsuki aldarrikatu dugun arren, gauetako kamarera lanak […]
premium
Maider Galardi
Durangoko gertakarien ondotik bertako plataforma feministaren oharrapremium
Lehenik eta behin, eskerrik asko hemen batu zareten guztioi Durangoko Plataforma Feministaren izenean. Jaso dugun berotasuna ezinbestekoa izan da azken egunotako lana aurrera ateratzeko. Izan ere, egun gogorrak izan dira. Gure kide bati inongo funtsik eta frogarik gabe jarritako salaketaren berri izan genuenetik ez dugu atsedenik hartu. Frogarik gabeko akusazio horrek, mugimendu feministako kidea, gaur, […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati