Donostia

Paranoika zioen ene barne ahots patriarkalakpremium
2016ko apirilak 3, igandea, goizeko 8:00ak, egun argiz Donostiako Bulebarrean. Ohiko isiltasun lasaia apurtuz, urrutitik bikote heterosexual gazte bat zirudiena garraxi betean zen. Barruko ahots batek alertak piztu zizkidan, esna harrapa nazala patriarkatuak, badakigunez. Eta ondotik zetorkidan beste ahots bat nire artean, patriarkatu horrek hainbestetan errepikatu didan ahohandia eta gehiegizkoa naizela azaltzen, eta lasai egoteko, […]
premium
Ana Iruretagoyena
“Feminismoaren esentzia da diskurtso hegemonikoei #kontra egin eta beste proposamen bat eraikitzea”premium
Donostiako Feministaldiak 10. edizioa du aurten. Abenduaren 16tik 19ra bitartean egingo dute kultura feminista jaialdia, “Kontra” lemapean. Mahai inguruak, dokumentalak, performance-ak, festa… feminismoa eta kultura uztartuz, badago zer ikasi eta zer ikusi, datozten egunetan, Tabakaleran. Urtero legez, Plazandreok emakumeen plataforma politikoak antolatu du aurten ere, eta, gehiago jakiteko, Josebe Iturrioz koordinatzailearekin izan gara:   Aurten, feministaldiko […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Eraso osteko balantza orekatzeko, balantzeakpremium
Esan diogu agur abuztuari eta agurtu ditugu, era berean, Euskal Herriko hiriburuetako festa nagusiak. Iruñeko San Ferminekin hasi eta Bilboko Aste Nagusira arte, udara osoan jai eta dantza ibiltzeko parada izan dugu, hamaika herritan ere ospatu dira eta. Hiri nagusietan bizitakoaz, balantze ezin hobeak jaso ditugu agintarien (eta haien bozeramaileen) eskutik, bakoitza berean eskaini eta […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Beldurra aldez aldatu dute Donostianpremium
Buruberokiekin eta beltzez jantzita alde zaharreko kaleak bete dituzte ehunka emakumek eraso sexisten aurka. Autodefentsa feministaren aldeko aldarria egin eta beldurra aldez aldatuko dutela jakinarazi dute. Argazkiak: Topatu eta Klitto!
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
“Denon esku dago denek ondo pasatzeko espazioak sortzea”premium
Donostiako Piratak mugimenduko genero lan-taldea da Talaia. Piratetan parekidetasunaren inguruko kontzientzia sortzeaz gain, dauden aukeren baitan, horren inguruko jarrera kritikoa bultzatzeaz eta baliabideak errazteaz arduratzen da taldea. Aste Nagusia ate joka dutela, Klitto!-ra ekarri nahi izan ditugu euren lanerako era zein den ikusi, eta dituzten helburuak zeintzuk diren jakin asmoz. Noiz sortu zenuten Talaia lan […]
premium
Irati Urkiola
Klitto!
Erasorik gabeko jaien alde, manifestazioa larunbatean Donostianpremium
“Beldurra aldez aldatuko dugu!” lelopean, manifestazioa deitu du Donostiako Mugimendu feministak abuztuaren 8an. Eraso sexistarik gabeko Aste Nagusi baten alde, gauerdian irtengo dira Zuloaga plazatik.
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna iruditanpremium
Mobilizazioak egin dituzte asteburuan Sexu Askapenaren Nazioarteko eguna ospatzeko, hainbat herritan eta hiriburutan . Miarritzen ekainaren 20an mobilizatu ziren Les Bacos taldeak deituta.
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati
Sexu Anizatasunean heziz eta hazizpremium
Baloreetan hezi behar delako/ garelako esaldia ez da gaurkoa; azken aldian, hezkuntza kontzeptuetan gehien erabiltzen dena da baloreen hezkuntza delakoa. Baina, nork aukeratzen ditu balore horiek? Zeinen baloreetan hezi behar ditugu/gara ikasleak? Galdera horiek aireratuz hasi zuen Sexualitatea eta gorputza hitzaldia Nagore Iturriozek, Steilas hezkuntza sindikatuko kideak, pasaden asteazkenean Donostiako emakumeen etxean Emakumeen Mundu martxaren […]
premium
 klitto!
Malen, Ana eta Irati