Sexu eraso larria jazo da Iruñeako San Ferminetan

19 urteko neska bat sexualki erasotua izan zen uztailaren 9tik 10erako gauean Alde Zaharreko lokal bateko komunetan. Salaketa poliziala jarri du, eta erasoa ikertzen ari dira. Gora Iruñeak “eraso sexual larria” salatu du, eta mobilizazioak deitu ditu: gaur, arratsaldeko 20tan, udaletxe parean konzentrazioa burutuko da, eta gaueko 12tan, eraso hau salatu nahi duten tabernek ordu erdiz musika kenduko dute haien lokaletan. Mobilizazio jendetsua egin dute hainbat eragilek beste gizarte eredu bat sortu, biolentzia sexista arbuiatu, eta emakumeok sufritzen dugun biolentziari erantzun bat emateko.

Ahotsa.infok manifestazioko bideoa egin du:

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *