Eraso sexistarik gabeko San Ferminen alde
klitto! 2015-06-30

“Eraso sexistarik gabeko jaien alde” prebentzio eta sentsibilizazio kanpaina abian jarri dute Iruñeko Udalak eta SanFerminak Berdintasunean taldeak. Helburua festa garaian hiriko segurtasuna hobetzea, eta sexu erasoen aurrean, orientazio, atentzio eta salaketarako izango diren errekurtsoen berri ematea da. Gisa horretan, sexu erasoen aurrean hiritarren erantzunak zenbateko garrantzia duen azpimarratu nahi dute, baita entitate, kolektibo eta norbanakoek duten arduraz ohartarazi ere. Festa erasorik gabe gozatzeko aukera denon esku dago.

eraso-sexistarik-gabeko-jaiak

Hitzetatik harago, kanpaina bisuala ere jarri dute martxan: Uztailaren 2an eta 3an, eraso sexisten kontrako aldarria izango duten 500 banderola banatuko ditu udalak, dohainik, festa giroan kokatzen diren eraikinetako balkoietan eskegitzeko. Horrez gain, mezu bera aldarrikatuko duten, 300 binilo, 240.000 musu zapi, larrialdietako zenbakia idatzirik izango duten 15.000 txartel, eta eraso sexistak identifikatu eta hauen aurrean nola erantzun azaltzen duten 15.000 gida banatuko dituzte euskaraz, ingelesez, frantsesez, eta gazteleraz.
Bihartik aurrera, gainera, hiriko mapek “Eraso sexistarik gabeko jaien alde” aldarriari toki egingo diote.

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *