Eraso sexista, homofobo eta lesbofoboak Barakaldo eta Gasteizen
klitto! 2015-07-18

Eraso sexista, homofobo eta lesbofoboek ez dute etenik gurean. Pasaden asteazkenean, hilak 15, Barakaldoko jai eremu inguruan, bi neskek irain sexista eta lesbofoak jasan zituztela salatu du Barakaldoko txoznen batzordeak. Hori salatu eta “sexu-eraso eta eraso sexistarik gabeko jai eremu eta festaren alde” egiteko, atzo, txoznak itxi eta musika isilarazi zuten 30 minutuz.

Gasteizen ere eraso homofoboa jasan zuen gazte batek ostegunean, hilak 16, Txagorritxu auzoan, Gasteizko Transbollomari eta Mugimendu Feministak azaldu duenez. Etxera bidean zihoan gazte bati lau lagun hasi zitzaizkion jarraika irain homofoboak egiten. Erasoaren intentsitatea gora zihoala ohartuta, korrika ihes egitea lortu zuen gazteak.

Gertakaria salatzeko bi mobilizaziorako deia egin dute hainbat eragilek. Horietako bat, Transbollomari plataformak deitutakoa, astelehenean izango da, hilak 20 Andra Mari Zuriaren plazan, 20tan. Bigarrena, Etxegorri auzo elkarteak deitu du, eta asteazkenean izango da Gasteizko autobus geltoki berriaren parean, 19tan.

CKMtV_jWEAERcOq.jpg large

 klitto!
 klitto! Malen, Ana eta Irati

Klitto!k sinatutako lanak webgunearen sortzaileek (Malen Aldalur, Ana Iruretagoyena eta Irati Urkiola) sinatuta doaz.

Zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *