Mister Ni

Mister Ni

Gizon militante madarikatuokpremium
Ikastola garaian joan nintzen lehenengo aldiz manifa batera. Lehenengoz behintzat gurasorik gabe, nire erabaki propioz. Ordu beteko paroa egitearen alde bozkatu eta joatearen koherentziaz jabetu nintzen, agian ez horrenbeste arrazoiez. “Paroa egitekotan joan beharko da, ez?”. Beste batzuk ez ziren ausartu joaten. Izan ere, ikastola sarreran zeuden kasko gorridunek intimidatu egiten zuten, asko gainera. Ni […]
premium
Mister Ni
Iletsua naiz, baina harro nago?premium
Zu bezala ipurdian ilerik gabe jaio nintzen. Ikastolako garaian ez nintzen izan lehena bibotea irten zitzaiona, ze presio. Urteak pasa ahala zakilaren buelta baso bihurtu, aurpegia bizarrez estali eta geroztik ilez ile gorputza bete zait. Iletsua naiz, baina harro nago?
premium
Mister Ni
Urertzetikpremium
Asteroko autobuseko joan etorria probestuz, abian doazen zuhaitzetatik kendu dut begirada. Bizkar-lagun dudan motxilatik portaila atera eta, klik. Ondoko aulkian doan emakumeak zeharka begiratu du pantaila. Zertxobait kulunkatu dut, lotsatuta. Aspalditik neukan jasoa gonbidapena esaldi batzuk idazteko eta mila buelta eman ostean, buelta gehiago ez ematea erabaki dut. Kaixo irakurle.
premium
Mister Ni