Malen Aldalur

Malen Aldalur

Konspiratzea elkarrekin arnasa hartzea delakopremium
Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? Izan zaitezke euskaltzale feminista izan gabe? Orain dela pare bat urte hasi zen emakume euskaldun eta langile talde bat Angela Davisen menperakuntza hirukoitzaren teoria berrartu eta geurera aplikatzen. Nortzuk? Eider Rodriguez, Idurre Eskisabel, Anari Alberdi, Amagoia Gurrutxaga, Ainara Lasa, Maialen Lujabio eta Lorea Agirre. Bi urteren ondoren, lagun talde […]
premium
Malen Aldalur
Arruntegiapremium
Estatistiketatik kanpora egoteaz hitz egiten du Onintza Enbeitak gaurko Berrian; eta pentsatzen geratu naiz ez ote nagoen uste baino gehiagotan normalitatea errepresentatzen duten datu horien barnean. June Fernandezen ’10 ingobernables’ liburua darabilkit azken egunetan esku artean. Modu batera edo bestera bizitza, nahita edo oharkabean aldrebestu duten horien inguruan mintzo da. Normalitatetik ihes egin duten hamar […]
premium
Malen Aldalur
Gonak buruan jarriko ditugu, inork altxatu gabepremium
Noiz erasotu zintuzten lehenengoz? Eta noiz sentitu zinen erasotua aurreneko aldiz? Norbaitek pentsa dezake bataren eta bestearen erantzunek berdina behar luketela izan. Hau da, erasoa ez dela eraso hala dela sentitzen duzun arte. Orain gutxi, Twitterren emakume batek bere ilobaren kasua kontatu zuen: sei urtetxo zituen neskatoak eta badirudi jolas orduetan ezin jolastuta geratzen zela […]
premium
Malen Aldalur
Neska gazte bat naiz, baina ahots grabez idatzi dezaketpremium
Terapia pixka bat egiteko idazten dut Klitto!n. Azken aldian, sarritan galdetu diot neure buruari nork txikitzen nauen, zeinen aurrean otzantzen naizen. Zein espaziotan hitz egiten dudan besteei hitza zanpatzen eta zeinetan irensten nauten ni. Azken aldian, askotan pentsatu dut zilegitasunik ba ote dudan X gairen inguruan hitz egiteko edo idazteko; eskubiderik ba ote dudan ikusarazteko. […]
premium
Malen Aldalur
Ez gara zuentzatpremium
Mini gona edo top estuak jantzi daitezke beti ere gauez bada eta arrari barruak nahasteko balio badu. Hori bai, jakitun izan minigona batek probokazioa dakarrela berarekin. Mini gona batek eraso egiten duela zuzen zuzenean subjektu (kasu horietan kasik objektu) maskulinoaren arrautzetara. Gudu zelai bat sortzen da orduan kalean, tabernan, edo egon gauden lekuan. Gauez libratzen […]
premium
Malen Aldalur
“Komunikabide jeneralistak ez dira ohartzen gizartearen erdiari bizkarra ematen diotela”premium
Emakumea, boterea eta politika izenpean Pikara magazinen 3. edizioaren aurkezpena egin dute azaroaren 11an Gizarte eta Komunikazioko Zientzien Fakultatean (Leioa). Andrea Momoitio Pikarako zuzendariordea izan da hizlaria. Argi ditu gauzak Momoitiok eta hala bota ditu egiak bat bestearen atzetik: “Pikara ez da aldizkari espezializatu bat, pikara genero perspektibatik lan egiten duen aldizkari bat da”. Batzuek […]
premium
Malen Aldalur
Alternatiba feministak, Kurdistanetik Portugalera martxanpremium
“Martxan jarraituko dugu guztiak aske izan arte”. Horra hor Emakumeen Mundu Martxaren helburua; emakumeak askatzea. Martxoaren 8an abiatu zen Kurdistanetik eta urriaren 17an iritsiko da Portugalera; tartean, Euskal Herritik igaroko da.
premium
Malen Aldalur
Lotsa, kulpapremium
Orain gutxi lagun bati gertatutakoa kontatuko dizuet; amorrutik, lagunaren ezinegona erraietan iltzaturik. Euskal Herriko kostaldeko herri txiki batean gertatu zen, non, denak diren ezagun, non, ez diren inoiz kanpoan gertatzen diren basakeriak gertatzen. Denak bizilagun izatearen babesean, eta astegun buruzurian eguzkia hartzen bertan egoten den jende kopuru urria aintzat harturik, lasai erantzi zituen lagunak titiak […]
premium
Malen Aldalur
Alu lotsatiakpremium
Toalla gerri bueltan batuta aldatu da zortzi urteko neskatoa, inguratzen duen biluztasunari jaramonik egin gabe. Titiak pausuaren erritmora dantzatuz dihardute batzuek itsas ertzean eta besteek ilez betetako zein azken ilera arte depilatutako paparrak astintzen dituzte hara eta hona.
premium
Malen Aldalur
Trapu zaharrak garbitzenpremium
Ez dut gogoan noiz aitortu nion neure buruari feminista nintzela. Ez dut oroitzen hitza bera lehen aldiz non eta zein testuingurutan entzun nuen. Auskalo zenbat aldiz azaleratu ditudan nire aurreiritzi eta ezjakintasunak. Ez dakit noiz askatu nuen neure burua genero bakar bat gustatu beharraren katetik, ziurki, preso jarraitzen dut oraindik. Feminismoaren aldarri ozenak egin nituen […]
premium
Malen Aldalur