Malen Aldalur

Malen Aldalur

“Gaiari buelta ematea eta zaintzaren problematika denon arazoa dela ikusaraztea lortu dute”premium
Ez zen berehalakoan amaitu Bizkaiko erresidentzietako langileen greba. Zaintzaren problematika Bilboko kaleetara atera, lan gatazka borroka feministarekin uztartu eta greba feminista bati ekin zioten ehunka langilek. Orain, azken hamarkadetan Euskal Herrian egin den grebarik ospetsuenetakoaren protagonisten testigantzak jaso ditu Onintza Irureta Argiako kazetariak Berdea da more berria liburuan. Nola sortu zen Bizkaiko erresidentzietako langileen grebaren […]
premium
Malen Aldalur
Ederki ulertu zuen zer den heteropatriarkatu kapitalistapremium
-Zeri planto? –galdetu zidan duela egun batzuk grebaz hitz egiten ari ginela andre batek.  -He-te-ro-pa-tri-ar-ka-tu ka-pi-ta-lis-ta-ri,– erantzun nion.  Harriduraz begiratu ninduen supercalifragilisticoespialidoso esan banio bezala.  -He-te-ro-pa-tri-ar-ka-tu ka-pi-ta-lis-ta-ri –bota nion berriz.  -Bai, entzun egin dizut, ulertu ez. Saiatu nintzen azaltzen mundua gelditu nahi genuela egun batez. Emakumeok* egunerokoan sistematikoki bizi ditugun zapalkuntzak salatzeko eta egunerokoan egiten […]
premium
Malen Aldalur
Sistemaren zirrikituetan eraikizpremium
Jatorrizko erreportajea IRUTXULOKO HITZAn irakurri dezakezue. Klitto!k IRUTXULOKO HITZAn hilean behin egiten duen kolaborazioan.  Familia eredu ugari ditugu inguruan, izan ere, asko dira eredu nuklearrari arrakalak aurkitu dizkietenak. Hortan dabil Nora Alejos donostiarra. (Argazkia: Malen Aldalur) Arrakala. Zirrikitu bat haitzean dokumentala egin zuten Topatuk eta Euskal Herriko Bilgune Feministak 2015ean. Diskurtso teorikoegietatik at eta praktiketan […]
premium
Malen Aldalur
Titiburuakpremium
Biluzteaz hitz egin zigun Udane Barinagarrementeria Lakak, Klitton. Geure zauriak erakusteaz, ahula izateko eskubideaz. Eta ederki jantzi zuen biluztasuna Uxue Bereziartua Lonbide ilustratzaileak, gorpuz biluziari itzalak marraztuz. Markak airean, zauriak bistan, titipuntak aurrera begira.  Kulero beltzak soinean dituen gorputz erreal bat zabaldu genuen sare sozialetan Anariren eta Udaneren hitzekin, eta Instagramentzat pornografiatik gertu dago irudia. […]
premium
Malen Aldalur
“Guretzat galderak aldatzea gakoa da mundu berri bat pentsatzen hasteko”premium
Merkatua edo bizitza? ez da edonolako galdera. Horri bueltaka aritu ziren Amaia Perez de Orozko ekonomilari feminista eta Silvia Piris Lekuona ikertzailea eta feminista Ondarroako Etxelila Emakumeen Topalekuan. Colectiva XXK. Feminismos, pensamiento y acción izeneko taldean dihardute lanean biek. Colectiva XXK. Feminismos, pensamiento y acción izeneko taldea sortu duzue. Amaia Perez de Orozco (A.P.): Bai, […]
premium
Malen Aldalur
Gerran gaudenez, gerra emango dugupremium
Indarkeria matxistari dagokionez iraila beltza izan dela irakurri dugu leku bat baino gehiagotan. Hilabete bakarrean 9 emakume eta bi ume erail ditu indarkeria matxistak Espainiako Estatuan. Guzti hau, udarako erasoen uholdearen ostean etorri da. Bateko eta besteko herriko jaietan eta handik kanpo egondako bortxa eta ukitu salaketen biharamunetan. Hiri eta herrietako plazetan pankarta atzera bildu […]
premium
Malen Aldalur
Aizkorakada udararen atarianpremium
Sanferminetan emakume bat bortxatu zuten bost gizonak aske utziko ditu Nafarroako Auzitegiak. Libre utziko ditu 6.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Libre erabakia hartzen duten arte. Libre. Eta horrela, beste behin eta oraingoan gainera udarako jaien atarian, berriro ere, aizkorakada. Libre utzi dituzte. Barre egin ditugute aurpegira, beste behin. Denok iraindu eta jazarri gaituzte, beste behin. […]
premium
Malen Aldalur
BIDEOA: Maritxu Arrizabalaga Berabidepremium
Maiatzaren 1ean omenaldi txiki bat egin nahi diegu gure amona langileei. Jarraian, Maritxu Arrizabalaga Berabideren historia:
premium
Malen Aldalur
Amorrutikpremium
Bazkaria eztarritik behera joateko moduko izan da eguerdiko albistea. Ez da ezustean iritsi. Hilabete luzez egon zaizkigu begi-belarriak prestatzen etor zitekeenerako. Gaur goizean irratiko ahots ugariri entzun diet esaten posible zela halako epai bat iristea. Desadostasunak omen zeuden epaileen artean. DESADOSTASUNAK. Izan ere, ez omen zen niri iruditu bezain erraza epaia: San Ferminetan etxeko atari […]
premium
Malen Aldalur
“Lasai soilik emakumeak dira”premium
“Lasai soilik emakumeak dira; ez digute arazorik sortuko”, hala esan omen zuten bi poliziak Bizkaiko zahar etxeetako langileen mobilizazio baten hasieran. Urte eta erdi pasa da protestak hasi zituztela; “beharginak gizonezkoak balira, lan gatazka berehala konponduko litzateke”. Gertutik begiratzeko eta jarraitzeko modukoa da Bizkaiko zahar etxeetako langileen borroka. Lan baldintzen prekarizazioan arreta jartzen asmatu dute; […]
premium
Malen Aldalur